Erwin Schrodinger
Wikipedia(e)tik
Erwin Rudolf Josef Alexander Schrödinger (Viena (Erdberg), 1887ko abuztuaren 12a - Viena, 1961eko urtarrilaren 4a) fisikari austriarra.
Mekanika kuantikoan egindako ekarpenengatik da ospetsua, bereziki Schrödinger-en ekuazioarengatik. Ekuazio hau dela eta Fisikako Nobel Saria jaso zuen 1933an. Schrodingeren katua izenez ezagutzen den esperimentua proposatu zuen.