David Ben-Gurion
Wikipedia(e)tik
David Ben Gurion | |
Kargua: | Israeleko lehen ministroa |
Agintaldiaren iraupena: | 1948 - 1953 1955 - 1963 |
Aurrekoa: | Inor ez Moshe Sharett |
Hurrengoa: | Moshe Sharett Levi Eshkol |
Jaiotze eguna: | 1886ko urriaren 16a |
Jaiotze tokia | Plonsk, Polonia |
Heriotza eguna: | 1973ko abenduaren 1a |
Heriotza tokia | Sedé Boker, Israel |
Lanbidea: | |
Alderdi politikoa: | Mapai (laborista), 1961ean Rafi sortu zuen. |
David Ben-Gurion (1886ko urriaren 16 – 1973ko abenduaren 1; hebreeraz: דָּוִד בֶּן גּוּרִיּוֹן) Israelgo aurreneko Lehen Ministroa izan zen.
Britaniarren agintea bukatutakoan, paper erabakigarria jokatu zuen Israel estatua fundatzeko. Herrialdea lehenengo urte zailetan gidatu zuen, 1948ko Israel-Arabiar Gerran barne. Mapai alderdi sozialdemokrata laboristako buru izan zen hainbat urtetan, eta alderdi horren eskutik 1948-53 eta 1955-63 bitartean lehen ministro izan zen.
1961an Alderdi Laboristatik banatu eta Rafi izeneko alderdi berri bat sortu zuen. Alderdi honek arrakasta erlatiboa izan zuen, Ben Gurionen karismari esker. Hala ere, 1967ko Sei Eguneko Gerraren aurrean berriz ere alderdi laboristarekin elkartu zen.
Ben Gurion Sedé Boker kibbutzean hil zen 1973an, politikatik aldenduta.