Birjina uharte amerikarrak
Wikipedia(e)tik
Birjina uharte amerikarrak United States Virgin Islands (en) |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: United in Pride and Hope (ingeles: «Harrotasuna eta itxaropenean bat») |
|||||
Ereserkia: Virgin Islands March | |||||
Hiriburua | Charlotte Amalie |
||||
Hiri handiena | Charlotte Amalie | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Ingelesa | ||||
Gobernua | Errepublika federala George W. Bush |
||||
Uhartetar aldea Lege Organikoa |
1954ko uztailaren 22 | ||||
Eremua - Guztira - ur % |
346,36 km² (202.) 1,0 |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2007) - Errolda (2000) - Dentsitatea |
108.448 (191.) 108.612 354 biztanle/km² (34.) |
||||
Dirua | Estatubatuar dolarra (USD ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC -4) Ez (UTC -4) |
||||
Interneteko domeinua | .vi | ||||
Telefono aurrezenbakia | +1 340 |
||||
Herritarra | Birjina uharte amerikar | ||||
Birjina uharte amerikarrak (ingelesez: United States Virgin Islands) Estatu Batuetako uhartetar aldea Karibean dira. Uharteak Birjina uhartediaren zati bat dira, besteek Birjina uharte britainiarrak osatzen dute. Hiriburua Charlotte Amalie dute.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Guyanetatik etorritako Arawak tribua K. a. 100 urtetik XV. menderaino Birjina uharteetan bizi ziren, karibeek uhartedia okupatu zuten arte.
Birjina uharteak ikusi zuen lehendabiziko europarra Kristobal Kolon izan zen 1493ko bere bigarren bidaian. Honek Santa Ursula y las Once Mil Vírgenes (Santa Urtsula eta hamaika mila birjinak euskaraz) izena jarri zien, gero bakarrik Las Vírgenes (Birjinak) izango zena.
Nahiz eta Espainiar Inperioak jabetza aldarrikatu zuen, ez zuen okupatu. Hori zela eta, 1672tik 1733ra, daniarrek Saint Thomas (1672), Saint John (1694) eta Saint Croix (1733) okupatu zituzten, azkena Frantziari erosia. 1754an, Danimarkako koroak jabetza aldarrikatu zuenean, Jomfruøerne izena jarri zioten.
Geroztik, daniarrek uharteetan esklabutzari ekin zioten, Peter von Scholten gobernadoreak 1848ko uztailaren 3an abolitu arte. Uharteen jabetza jadanik ekonomikoki interesgarria ez zenez, 1917ko martxoaren 31an Estatu Batuei saldu zieten.
1927an bertokoei estatubatuar herritartasuna eman zieten. Hala ere, Danimarkak ez zuen saldu Water Island, Saint Thomasen hegoaldean dagoen uharte txikia. 1944an saldu zenean, gobernu estatubatuarrak administratu zuen 1996an beste uharteekin batera administratu arte.
[aldatu] Geografia
Birjina uharte amerikarrak Karibe itsasoan daude, Ozeano Atlantikoan, Puerto Ricotik 50 itsas-milia ekialderantz. Lurraldeak lau uharte nagusi (Saint Thomas, Saint John, Saint Croix, eta Water Island) eta zenbait uharte txiki ditu.
Uharteek sumendiz eta mendixkez beterik daude, baina mendirik altuena 474 metroko Crown Mountain da (Saint Croixen)
[aldatu] Politika
Birjina uharte amerikarrak ez dira Estatu Batuei batutako lurraldea. Nahiz eta bertokoek estatubatuar herritartasuna izan, ezin dute presidenterako hauteskundetan parte hartu. Kongresurako ordezkari bat baino ezin dute aukeratu, egun Donna Christensen demokrata.
1970 urtetik birjina uharteetako biztanleek gobernadorea aukeratzen dute, lehen Estatu Batuetako presidenteak aukeratzen zuen.
[aldatu] Demografia
2000ko erroldaren arabera, uharteek 108.612 biztanle zituen (%76,19a afro-karibetarrak, %13,09a kaukasoarrak, %7,23a besteak eta %3,49a mestizoak).
Bataz besteko BPG per capita 24.704 $ zen.
Uharteetan ezkerrez gidatzen da.
[aldatu] Barrutiak eta azpi-barrutiak
Birjina uharte amerikarrak [[barruti] bitan eta hogei azpi-barrutietan banatuta daude.
Hauek dira barruti biak:
- Saint Croix
- Saint Thomas/Saint John/Water Island
Saint Croixeko azpi-barrutiak:
|
Saint Thomaseko azpi-barrutiak:
Saint Johneko azpi-barrutiak:
|
Water Island lehen Saint Thomaseko azpi-barrutia zen.
[aldatu] Kanpo loturak