Basilisko (agintaria)
Wikipedia(e)tik
Flabio Basilisko (k.o. ? - 476/477ko negua), Ekialdeko Inperio Erromatarreko agintaria 475. urteko urtarrilak 9tik 476. urteko abuzturarte; agintera Zenon I.a Konstantinopolisetik matxinada baten ondorioz ihes egin zuenean iritsi zen. Bizantziar Inperioko agintaria dela ere esaten da zenbaitetan Bizantziar Inperioa historian noiz hasten den oso argi ez baitago.
Basilisko Aelia Berina enperatrizaren anaia zen, Leon I.a agintariaren emaztea hain zuzen. Bere koinatuari esker kargu militar garrantzitsuak lortu zituen eta garrantzi gutxiko zenbait lorpenen ostean 468. urtean Afrika iparraldeko bandaloen erresuma erasotzeko enkargua egotzi zioten. Inbasioa historia bizantziarreko porrot handienetako bat izan zen eta Basiliskok Leonen mesedea galdu zuen, Tarasikodissa, ostera Zenon I.a, isauriarra izango zen aurrerantzean Leonen kuttuna.
Basiliskok Zenon agintariaren onarpen eza erabili zuen boterea lortzeko. Zenon inperioko probintzia basati batetakoa zen, atzerritarra nolabait, eta hori ez zen Konstantinopoliseko biztanleen gogoko. Berina emperatrizak Zenonen aurkako komplot bat burutu zuen 475. urtean eta isauriarrak Konstantinopolisetik alde egin bezain laister Basilisko agintari bihurtu zen. Zenon onartua izan ez bazen ere horrek ez zuen Basilisko onartua izango zenik esan nahi, kasu hontan bere politika erligiosoak aztoratu zuen biztanleria; izan ere Basilisko monofisista zen eta monofisismoaren alde jokatu zuen, horrek hiriburuko kleroa asaldatu zuen, politika erligioso berriaren etekin bakarra ekialdeko probintzien fideltasuna bermatzea izan zen. Kleroa ez zen ordea Basiliskoren aurkari bakarra izan, agintera iritsitakoan berarekiko fidelak ziren pertsonak ipini zituen administrazio inperialeko karguetan, horrek gorteko pertsonaia boteretsuenen gorrotoa ekarri zion baita Berina beraren aldentzea. Exilioan zen Zenonek ez zuen denbora galdu, Antiokian indarrak bildu eta Konstantinopolisera itzuli zenean Basiliskok ezin izan zion aurre egin. Basilisko atxilotua eta exekutatua izan zen bere familiarekin batera 476-477 urteen arteko neguan nonbait.
Zenon eta Basiliskoren arteko gatazkak Ekialdeko Inperio Erromatarrak Mendebaldeko Inperio Erromatarra laguntzea ekidin zuen, izan ere aldi beretsuan Odoakro buruzagi heruloak zuzendurik ostrogodoek Romulo Augustuloren agintaldiarekin amaitu zuten Mendebaldeko Inperio Erromatarra behin betiko suntsituz. Tronua berreskuratu berri zuen Zenonek ez zuen ezer egiterik iada, Odoakrok Inperio Erromatarraren ikurrak Konstantinopolisera bidali zituen Zenon Inperio Erromatarreko agintari bakarra zela onartuz, Zenonek Odoakro italiako gobernari izendatu zuen joko diplomatiko bikain honekin jarraituz, gauzak horrela italia izenez inperioaren barnean bazen ere germaniarren eskuetan zen iada.
Eduki-taula |
[aldatu] Basiliskoren jatorria eta karrera
Basiliskoren jatorria ez da oso argia ez den arren zihurrenik balkanetako penintsulan nonbait jaioa zen [1]. Zihur dakiguna zera da Aelia Berina, Leon I.a agintariaren emaztearen anaia zela. Antiokiako Juan historialariaren idazki batean (209.1) Basilisko Odoakroren osaba izan zitekeela eritz daiteke izan ere historialarien arabera Basiliskoren iloba zen Armato Odoakroren anaia litzateke .[2]. Historialari gehienek ez dute Odoakro eta Basiliskoren arteko ahaidetasuna onartzen ez baita beste inon Basilisko inperioaz kanpoko jatorririk zuenik aipatzen [3]. Basilisko Zenonis izeneko emakume batekin ezkondu zen eta Marko izeneko seme bat izan zuen behintzat.
Basiliskoren karrera militarra Leon I.aren agindupean hasi zen. Agintariak bere koinatua Traziako dux izendatu zuen, hauda Traziako komandante gorena [4]. Trazian zela bulgariarren aurkako kanpaina arrakastatsu bat burutu zuen 463. urtean. Garaipen hauen ostean Magister militum per Thracias izendatu zuten 464.ean eta zenbait garaipen lortu zuen godo eta hunoen aurka (466. eta 467. urte inguruan).[5]
Trazian buruturiko lanek Leon I.aren begiona lortu zioten eta gortean boterea lortzen joan zen. Aelia Berina emperatrizak asko egin zuen bere anaiaren karreraren alde eta 465. urtean kontsul erromatar izan zen baita zihurrenik patrizio maila lortu ere .[6] Dena den, laister jausiko zen zorigaitza Basiliskorengan.[1]
[aldatu] Bandaloen aurkako porrota
468. urtean Leon I.ak Basiliskoren karrerako eginkizun garrantzitsuena egotzi zion, Kartago eraso eta bertan hiriburua zuten bandaloak garaitzea. Historiako operazio militar handienetakoa dugu ezpairik gabe itsaso eta lurrez 10.000 eta 1000 ontziren artean eta 100.000 soldaduk parte hartuko zutelarik urrenez urren. Bandaloek Genseriko buru zutela 455. urtean Erroma sakeatu zuten eta hiria txikitzeaz gain Lizinia Eudoxia, Balentiniano III.a Mendebaldeko Inperio Erromatarreko agintariaren emaztea, eta bere bi alabak baituz [1][4], expedizio hau erromatarren mendekua izango zen.
Erasoa Leon I.a (Ekialdeko agintaria zena), Antemio (Mendebaldeko agintaria) eta Marzelino generalaren (Iliriako gobernari independientea zen Magister milituma) artean adostu zuten. Basiliskori itsasoz Kartagora zuzenean joateko agindua eman zitzaion bienbitartean Marzelinok Sardinia hartuko zuen eta Edesako Herakliok, hirugarren ejertzitu baten buruan, Libian (Kartagotik ekialdera) lur hartu eta ahal bezain azkar hiriburura lurrez urbilduko zen. Dirudienez indar guztiek Sizilian bat egin zuten handik erasoa hasi zutelarik.[4]
Bai aintzinako bai gaur egungo historialari eta kronistek Basiliskoren aginduetara operazio militar hontan parte hartu zuten gudari eta tropen estimazio desberdinak egin dituzte estimazio guztiek kopuru itzelak aipatzen dituztelarik dena den. Nizeforo Gregorasek 100.000 ontzi aipatzen ditu, Zedrenusek ordea zifra askozaz ere zuhurragoak eskeintzen ditu 1.113 ontziz hitz egiten duelarik bakoitzak ehun bat gizonekin [7]. Ekonomiaren aldetik gastuen estimazio zuhurrenek expedizioaren kostua 64.000 libra urre izan zela iote, Ekialdeko Inperioan urte betean biltzen ziren zergak baino kopuru handiagoa [8].
Marzelino eta Herakliok Sardinian eta Libian bereak beteak zituzten iada Basilisko Promontorium Mercurii-ra iritsi zenerako, gaur egun Bon kaboa izena duena. Expedizioak lur hartu zuen lekua Siziliaren azpian eta Kartagotik 40 miliatara legoke. Bizantzioko ejertzituaren tamaina ikusirik Genserikok errendizioa eskaini zion Basiliskori errendizioaren baldintzak adosteko bost eguneko epearen truke [9]. Dirudienez errendizioaren kontua ez zen Basilisko ezhustean erasotzeko trikimailu bat baizik, izan ere, kapitulazioa adosteko eskainitako epean Genserikok bere flota bildu zuen eta erromatarren ontziteria eraso. Bandaloek erregaiez beteriko ontzi ugari prestatu zituzten, brulote deritzaie, eta erromatarren ontzien kontra bidali zituzten. Bruloteek gaur egungo torpedoen lana egiten zuten etsaien ontzien kontra talka egiterakoan hauei su eman edo lertu egiten zirelarik. Bizantzioko kapitainak maniobratzen hasi zirenerako bandaloen erasoa jaso zuten.[4]
Basiliskok bataila amaitu aurretik ihes egin zuen.[10] Erromatarrek flota erdia galdu zuten erre, ondoratu edo hartua izan zelarik, flotaren beste erdiak Basilisko buruan zuela ihes egin zuen. Expediozioa berebiziko porrota izan zen. Herakliok basamortuan zehar atzera egin behar izan zuen Tripolitanara iristeraino, bertan bi urte iraun zituen agintariak itzultzea agindu zion arte. Marzelino Siziliaraino erretiratu zen non Basiliskorekin batu zen; Marzelino heraila izan zen ez da zihur Rizimero izeneko gizon baten eskuz edota bere kapitainen aginduz. Marzelino herail zutela jakin zuenean Genserikok erromatarrek beraiek bere etsaiik itzelenak deusezteak asko pozten zuela aitortu omen zuen.[4]
A su vuelta a Constantinopla, Basilisco se refugió en la Iglesia de Santa Sofía para escapar del furor del pueblo y de la venganza del emperador. Gracias a la mediación de Verina, Basilisco obtuvo el perdón imperial y fue castigado simplemente con el exilio en Heraclea Síntica, en Tracia.
Konstantinopolisera itzuli zenean Basilisko Hagia Sofiako elizan babestu zen hiriko biztanleen gorrotoarengandik ihesi eta agintariak mendekua hartu nahiko ote zuen beldurrez. Aelia-Berinak bere anaiaren alde egin zuen berriz ere eta Leonen barkamena lortu zuen zigor gixa Traziako Heraklea Sintikara herbesteratu zutelarik.[11]
[aldatu] Aginterako bidea
Germaniarrek Konstantinopoliseko gortean zuten influentzia oso handia zen Leon I.a tronura iritsi zenean eta noizbait boterea eskuratu nahiko zutelakoan germaniarren boterea murriztu nahian aritu zen horretarako Basilisko oso garrantzitsua izan zelarik; 471 eta 472. urteen inguruan Magister millitum kargua zuen Aspar buruzagi alanoaren herailketan parte hartu zuen. Asparren herailketak Traziako biztanleak asaldatu zituen et hala Teodoriko Estrabon ostrogodo traziarra buru zuela Traziako probintzia botere zentralaren kontra matxinatu zen.
Basilisko bere iloba Flabio Armato laguntzaile zuela matxinaturiko probintziara bidalia izan zen erreboltarekin amaitu zuelarik. 474. urtean caput senatus kargua egotzi zioten, "lehen senatari" edo "senatari goren" karguaren antzekoa litzatekeena [5].
Leon I.a hil zenean bere biloba Leon II.a izendatu zuten agintari baina oraindik umea zenez bere gurasoek jaso zuten boterea. Leon II.aren aita, Leon I.aren suhia, Zenon zen, buruzagi militar isauriarra. Germaniarrek gortean zuten influentzia ekiditeko Leonek isauriarrak izendatu zituen kargu garrantzitsuetan eta germaniarrak ordezkatzeko ekarririko isauriar horietako bat zen Zenon. Leon II.a agintari izendatu eta handik gutxira hil zen, 474. urtean, Zenon agintari bihurtu zelarik. Germaniarrak gortetik bidali zituzten baina azkenean isauriarrak ziren gobernuaren buruan eta nahiz eta inperio barnekoak izan atzerritarrak ziruditen guztiz. Agintaria atzerritarra izatea ez zen bizantziarren gogoko.
Isauriarrek bazuten hiriburuko biztanleen eznahiaz beste etsairik, germaniarrak. Leon I.ak germaniar asko isauriarren truk ordezkatu zituen baina hala eta guztiz ere ejertzituan, mendebaldeko probintzietan batik bat, germaniar asko zen oraindik eta ordeztu zituzten isauriarrak gobernuan egoteak asko aztoratu zituen; beraz mendebaldeko ejertzituak, Teodoriko Estrabon ostrogodoa buru, Zenonen lehen ahuleziaz baliatu eta isauriarrei mendekua hartzeko gogo bizia zuen.
Hiriburuko biztanle eta gorteko grekoen eta ejertzituan oraindik geratzen ziren germaniar guztien gorrotoaz gain bazen oraindik Zenonen kontrako hirugarren indar bat kasu hontan isauriarra agintaria bera bezalaxe. Bazen ejertzituan Illo izeneko botere asko zuen general isauriar bat, Zenonek Illok boterea kendu nahiko ziolakoan zegoen eta hori gutxi balitz Basiliskok Illo Zenonen kontra aritu zedin erosi zuela uste da. Zenonek Illo kargutik kendu zuen Illo bere etsai bihurtu zuelarik.
Prest ziren iada Zenonen gainbehera ekarriko zuten hiru osagaiak, guztiak ongi antolatuko zituen eskua falta zen soilik eta esku hori Aelia-Berinarena izan zen. Berinak bazuen Patrizio izeneko maitale bat, Patriziok gortean kargu garrantzitsu bat zuen, Magister Officioruma zen, eta Berinak Patrizio agintari bihurtu eta bararekin ezkondu nahi zuela uste da beraz Zenonen etsaiak batu eta Teodoriko Estrabon, Illo, Basilisko eta Armatoren (Basiliskoren ilobaren) laguntzarekin Konstantinopoliseko hiritarrak matxinatu eta Zenoni hobeena ihes egitea zela aholkatu zion. Zenonek aholkuari jarraiki altxor imperialaren zati handi bat bildu eta bere lagun isauriar zenbaitekin Konstantinopolisetik alde egin zuen 474/475eko neguaren hasieran bosforoa zeharkatu zuelarik.
Berinak hala nahi ote zuen hala ez oso argi ez badago ere Basilisko ez zen geldi egon eta hiriko biztanleriak eta senatuak agintari izenda zezatela lortu zuen, 475. urteko urtarrillak 9an Basiliskok Augusto titulua jaso zuen Hebdomon jauregian gobernuko ministroen eta senatarien eskutik. Informazio iturri arabiarren eskutik Basiliskoren koroazioaren egunean, urtarrillak 12an, goizeko bederatzietan egindako horoskopo bat bada zeinak Basiliskoren agintaldiak bi urte iraungo zituela dioen, zihurrenik horoskopo hau Zenonen jarraitzaile batek egina da. [12] Tradizionalki Senatuak tronu-lapurrak agintari karguan konfirmatzeko ahalmena zuen eta horrela Basilisko agintari bihurtu zen. Harrigarria badirudi ere ez zen aurreko ehun urteetan estatu kolpe bidez agintea lorturiko agintaririk.[13] Konstantinopoliseko biztanleek Zenonen ihesaren ostean hirian geratzen ziren isauriar gehienak hil zituen gorrotoaren eskutik.[11][14]
Basiliskoaren agintearen hasiera lasaia izan zen eta bere sendia dinastia ofizial bihurtzen saiatu zen bere emazte Aelia Zenonisi Augusta titulua egotziz eta bere seme Marko Zesar izendatuz, izendapen hauen ohorez Basiliskok bera eta bere semeak gobernua partekatzen zutela zioten txanponak ekoitz zitzatela agindu zuen baita bere emaztearen titulua aipatzen zuten beste batzuk ere. [15]Basilisko ez zen batere kudeatzaile trebea eta piskana piskana bere aliatuak galdu zituen.
[aldatu] Agintea
[aldatu] Korrupzioa eta Konstantinopoliseko sutea
Zenonek ihes egin aurretik altxor inperialaren zati handi bat bildu eta beregaz eraman zuen inperioa diruz eskaz zegoelarik. Dirua lortzeko bidea zergen gorapena eta kargu publikoen enkantea izan zen. Karguen salmentak eta zergek ezinegona ekarri zuten herritarren artean. Aurrekoez gain Epinikus Prefektuaren laguntzarekin, Berinaren laguna, elizarengandik dirua lortzen saiatu zen [14].
Basilisko tronuratua izan eta handik gutxira sekulako sutea izan zen inperioko hiriburuan etxe eta eliza ugari erre zirelarik. Besteak beste sute hontan galdu zen Juliano agintariak eraikiriko liburutegi itzela erre zen bertan zeuden dokumentu asko betirako galdu zirelarik. Julianoren liburutegia basilika baten barnean zen gerora Justiniano I.ak eraikiko zituen lurrazpiko ur zisternetatik gertu. Galdu ziren dokumentuen artean hogeitamabost metro luzeko pergamino bitxi bat legoke non urrezko hizkietan hizkribaturik Homeroren Odisea eta Iliadak zetzaten, hontaz gain 120.000ren bat dokumentu ziren liburutegian. Igarleek sutea Basiliskoren zoritxarraren iragarpena izango zela esan zuten.
[aldatu] Aliatuen galera
Zenon tronutik kentzeko elementu eta pertsonaia ugari batu bazen ere Basilisko tronuratua izan eta bere ezintasuna erakusten hasi zenean orduarteko bidelagunen traizioa jasan behar izan zuen.
Basiliskorengandik aldendu zen lehenetarikoen artean bere arreba Aelia-Berina dugu. Basiliskok Patrizio, gorteko Magister Officioruma herail zezatela agindu zuen harriskutsua izango zelakoan. Berinak Zenonen kontrako konspirazioa antolatu zuenean Patrizio tronuratzeko asmoa zuela uste da maitaleak baitziren eta horrela enperatriz izango zen berriz ere. Basilisko arreba baino azkarragoa izan zen ordea eta senatuak agintari izenda zezala lortu zuen. Agintari izan arren Patriziok gorteko kargu garrantzitsu bat zuen eta bere arrebaren laguntzarekin estatu kolpea jo ez zezan hil zuen. Kandido historialariaren arabera maitalea heraila izan zenean Berina Zenonen alde konspiratzen hasi zen Basilisko ohartarazi zuen arte. Armatori esker lortu zuen Berinak bizia salbatzea.[16]
Generalak izan ziren urrengoak. Teodoriko Estrabonek Basiliskori kargua lortzen lagundu ostean ez zuen saririk jaso eta hori gutxi balitz kargua kendu zion Armato iloba Magiste militum izendatzeko. Armato Basiliskoren emazte Aelia Zenonisen maitale ote zeneko susmoa bada. Estrabonez gain Illo ere agintariarengandik aldenduz joan zen. Illo isauriarra zen eta Zenonen ihesaren ostean Basiliskok Konstantinopolisen geratzen ziren isauriarren sarraskia eragotzi ez izana leporatzen zion .[4][14]
[aldatu] Eztabaida erlijiosoa
Basilisko agintera heldu aurretik monofisisten eta ortodoxoen arteko eztabaida erlijiosoa pil-pilean zen. Ortodoxoek Kalzedoniako kontzilioan adosturikoaren aldekoak ziren, Jesusek berebaitan bi izate biltzen zituen: jainkotiarra eta gizazkoa; monofisistek ordea Jesusek izaera bakarra zuela zioten. Marziano agintariak 451. urtean antolaturiko Kalzedoniako kontzilioan Erromako aitasantuaren laguntzarekin monofisistak kristautasunaren bertsio ofizialetik kanpo geratu ziren baina inperioko ekialdeko probintzietan indar handia zuten oraindik (hala izango zen islama iritsi artean). Erromako aitasantua ortodoxiaren buru zen artean Alexandriako eta Antiokiako patriarkek, Timoteo II.ak eta Peter Fullok urrenez urren, monofisismoaren alde jo zuten. Kontziliotik kanpo zeudenez Timoteo eta Peter Fullori karguak kendu zizkieten.[17]
Agintari bihurtu zenetik Basilisko monofisisten aldeko agertu zen. Zakarias Eskolastikoren arabera Leon I.aren heriotzaren berri izan zuten monje egiptoar talde batek Konstantinopoliserako bidea hasi zuten agintari berriari Timoteo II.aren barkamena eskatzera, hiriburura iritsi zirenerako Zenonek iada alde egin zuen; Patrizio herail ostean Basiliskoren sendagile Teozistok hartu zuen Magister Officiorum kargua; Teozisto delako hau monjeen zorionerako heuretako baten anaia zen eta horrela monjeek Basiliskorekin bilera bat izan ahal zuten. Teozisto, Aelia Zenonis enperatrizaren eta egiptoarren aholkuei jarraiki Basiliskok herbesteraturiko patriarka monofisisten itzulera ahalbidetu zuen, Timoteo II.a eta Peter Fulloren itzulera alegia [18] gainera patriarkei heuren karguak itzuli zizkien.[19].
475. urteko apirilak 9an Basiliskok enziklika bat argitaratu zuen (Enkyklikon) non gotzainei Kaltzedoniaz beste kontzilioak soilik onar zitzatela eskatzen zien, Kaltzedoniako erabakiak ukatzeko alegia[17]. Enziklikaren onarpena ez zen bera izan inperioko probintzia guztietan: ekialdeko gotzain gehienek begionez hartu bazuten ere mendebaldekoak asaldatu zituen. Konstantinopoliseko Akazio patriarkak ez zuen enziklika sinatu eta hiriburuko biztanleen laguntzarekin Hagia Sofia elizako ikonoak zapi beltzekin estali zituen Basiliskori aurre eginez.[20]
[aldatu] Zenonen itzulera eta Basiliskoren heriotza
Basiliskoren lehen erabakietako bat Illo eta bere anai Trokundo Zenon atxilotzera bidaltzea izan zen. Zenon isauriara itzuli zen eta bertatik eta Antiokiatik boterea berreskuratzeko lanak ekin zituen. Illo eta Torkundo Asia Txikian Zenonen atzetik zebiltzala Zenonen aldera pasatzeko eskatzen zieten gutun sekretuak iritsi zitzaizkien gorteko zenbait ministrok bidaliak. Boterea eman zioten hiritarrek orain boterea kendu nahi zioten Basiliskori Zenon agintari hobea zela ametitzeraino. Hiritarren ezinegonak bi iturri zituen: agintariaren monofisismoa eta diru truke postua lorturiko ministro eta funtzionarioen ustelkeria.[11]
Isauriara iritsi zenean Illok Longino, Zenonen anaia, preso hartu zuen eta bertako gotorleku batean gorde zuen. Azkenean Illo Zenonen aldera pasa zen osatuko zen gobernu berrian boterea izango zuelakoan. Zenon eta Illo biak batera Kostantinopoliseruntz abiatu ziren 476. urteko udaran atzetik ejertzitu duin bat zutela. Kontrako expedizioaren berriak hiriburura iritsi zirenean Basiliskok bere dekretu erlijiosoak baliogabetu zituen horrela patriarka eta biztanleen laguntza lortuko zuelakoan, berandu zen iada.[11]
Erasoa hiritik urrun etetekotan Armato tropa lehial guztiak bildu zituen eta Asia Txikira pasa zen Zenoni aurre egitekotan. Basiliskok jakin gabe Armato eta Zenonek gutun sekretuak bidali zizkioten bata besteari eta azkenean Armatok bizi guztirako Magister militum kargua kontserbatu eta bere semea Zesar izendatzearen truke Zenoni kontra egingo ez ziola zin egin zion. Prokopio historialariaren arabera akordioak Armatoren semea Zenonen oinordeko izango zela ere jasotzen zuen. Zenonek agintea berreskuratu zuenean agindu lez Armatoren semea, Basilisko izenekoa hau ere, Zesar bihurtu zuen; hala ere nahikoa botere zuenean semeari kargua kendu eta aita hil zuen. Armatok esan bezela traizioa egin zion Basiliskori eta ejertzitua Zenonekin topo ez egiteko moduan desbideratu zuen isauriara joateko beste bide bat hartu zuelarik. Basiliskoren ondamendia gertu zen.[11]
476. urteko abuztuan Zenonek Konstantinopolis setiatu zuen. Panoniako godoen buruzagi zen Amaleko Teodoriko, ostera Teodoriko Handia izango zena, Zenonekin aliatu zen. Panoniakoak Basiliskori lehialak ziren Teodoriko Estrabonen traziako godoei (foederati) eraso zien. Bere laguntzaren truke Teodoriko Amalekoak Estrabonen Magister militum kargua jasoko zuen baita traziako ostrogodoei inperioak ematen zizkien diru-sariak. Zenbaiten ustez Zenon Konstantinopolisera iritsi zenean ez zen defentsarik hiriburuan Estrabonek bere tropak panoniakoen kontra bidali baitzituen.
[21] Basilisko koroatu zuen senatuak Zenoni hiriko ateak ireki zizkion tronua berreskura zezala ahalbidetuz. Basilisko bere familiarekin hartu eta eliza batean gorde zen santutegiek eskeintzen zuten babesa lortuko zuelakoan. Azkenean Akazio patriarkaren mediazioarekin Zenonek odolik isuriko ez zela zin egin zuen elizatik ateratzea lortu zutelarik. Zenonek esana bete zuen arren azkenean mendekua hartu zuen: Basilisko, bere emazte Aelia Zenonis eta heuren seme Marko Kapadoziako gotorleku batera bidali zituen eta bertako husturiko ur zisterna batean giltzapetu zituzten gosez hil ziren arte. Eltonen arabera gotorlekuaren izena Limnae zen, Smithen arabera Kukusio eta Ebagrio Eskolastikoren arabera Akusio.[1][22]
Basiliskoren agintaldia hogei hilabetekoa izan zen. Historialarien arabera zenbaitetan general habila izan bazen ere engainatzen erreza zen eta ez zen inondik inora agintari trebea izan.[5]
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 1.0 1.1 1.2 1.3 Elton.
- ↑ Krautschick.
- ↑ Macgeorge.
- ↑ 4.0 4.1 4.2 4.3 4.4 4.5 Smith.
- ↑ 5.0 5.1 5.2 Martindale.
- ↑ Martindale. Posible da baita ere patrizio maila 471/472 urteen inguruan lortu izana Leoni gorteko germaniarren influentzia gutsitzen laguntzeagatik, hala ere badira 468. urte inguruko erreferentziak non Basilisko patrizio dela aipatzen den.
- ↑ Zedrenus,Smithen arabera.
- ↑ Boardman.
- ↑ Prokopio historialariak dioenez errendizio eskaintzarekin bat Genserikok dirusari bat eskaini zuen.
- ↑ Basiliskoren ordezkariak, Juanek, bandaloek garaitua zen bitartean, Genserikoren seme zen Gensok eskainitako barkamenari muzin egin zion eta bere armadura astuna soinean zuela ontzitik itsasora jausi zen bertan ondoratu eta ito zelarik. Juanen hitzetan ezin omen zuen bandaloak bezelako zakur inpioen aurrean amore eman. Izan ere bandaloak arrianoak ziren.(Prokopio)
- ↑ 11.0 11.1 11.2 11.3 11.4 Bury.
- ↑ Ikus: Barton, Tamsyn (Dec 2002). Power and knowledge: Astrology, physiognomics, and medicine under the Roman Empire, p. 60, University of Michigan Press. ISBN 0-472-08852-1.
- ↑ (Friell).
- ↑ 14.0 14.1 14.2 Friell.
- ↑ Ikus:Yonge Akerman, John [1834] (2002). A Descriptive Catalogue of Rare and Unedited Roman Coins, p. 383, Adamant Media Corporation. ISBN 1-4021-9224-X.
- ↑ Bury
- ↑ 17.0 17.1 "Pope St. Simplicius", Catholic Encyclopedia.
- ↑ Zacharias Scholasticus.
- ↑ Samuel.
- ↑ Evagrius Scholasticus.
- ↑ Ikus: Heather, Peter (May 1998). Goths, pp. 158–159, Blackwell Publishing. ISBN 0-631-20932-8.
- ↑ Procopius.
[aldatu] Informazio iturriak
[aldatu] Garrantzitsuenak
- Ebagrio Eskolastiko, Historia Ecclesiae iii. 4–8
- Georgius Cedrenus (1647). Goar and Fabrot ed. Compendium Historiarum ab Orbe Condita ad Isaacum Comnenum (1057) (in Latin), pp. 349–350.
- Prokopio, Bellum Vandalicum i.6–8
- Zakarias Eskolastiko, Siriar kronika, v.1 [1].
[aldatu] Besteak
- Boardman, John (1982). The Cambridge Ancient History, p. 49, Cambridge University Press. ISBN 0-521-32591-9.
- Bury, John Bagnall [1923] (1958). “XII.1 The Usurpation of Basiliscus (A.D. 475‑476)”, History of the Later Roman Empire, pp. 389–395, Dover Books. URL accessed 2006-08-23.
- Elton, Hugh (1998-06-10). Flavius Basiliscus (AD 475–476). De Imperatoribus Romanis. Retrieved on 2006-08-23.
- Friell, Gerard; and Stephen Williams (December 1998). The Rome That Did Not Fall, pp. 184–186, Routledge. ISBN 0-415-15403-0.
- Txantiloi:Cite journal
- Macgeorge, Penny (2003). Late Roman Warlords, pp. 284–285, Oxford University Press. ISBN 0-19-925244-0.
- Martindale, J.R. (1980). The Prosopography of the Later Roman Empire, pp. 212–214, Cambridge University Press. ISBN 0-521-20159-4.
- Txantiloi:Cite encyclopedia
- Samuel, Vilakuvel Cherian (2001). The Council of Chalcedon Re-Examined, pp. 134–139, Xlibris Corporation. ISBN 1-4010-1644-8.
- Smith, William [1870]. Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology, p. 466, Boston: C. Little and J. Brown. URL accessed 2006-08-23.
aurrekoa: Zenon I.a |
Ekialdeko Inperio Erromatarreko agintaria eta Bizantziar agintaria 475 -476 |
ondorengoa: Zenon I.a |