Azido nukleiko
Wikipedia(e)tik
Azido nukleikoa informazio genetikoa duten makromolekula biokimiko konplexua da, nukleotido katez osatua. Azido nukleikoak zelula bizi eta birusetan aurkitzen dira. Arruntenak azido desoxirribonukleikoa (ADN / DNA) eta azido erribonukleikoa (ARN / RNA) dira.
Azido nukleiko artifizialak ere badira, hala nola, azido nukleiko peptidoa (ANP / PNA), Morfolinoa eta azido nukleiko itxia (LNA).
Eduki-taula |
[aldatu] Egitura kimikoa
Nukleotidoen polimero (monomeroen elkarketa) horien egiturak aukera ematen du informazio genetikoa gorde, birsortu eta adierazteko.
Azido nukleikoak beti C, H, O, N eta P-z eratuak dauden biomolekula organikoak dira, kimikoki polinukleotidoak bezala definitzen dira, nukleotidoak izeneko molekula-unitateen errepikapenaz osatuta daudelako.
Nukleotido batek hiru osagai ditu: azido fosforikoa, pentosa bat (azukrea) eta base nitrogenatu bat. Pentosa erribosa (erribonukleotido bat dela esaten da) edo desoxirribosa (desoxirribonukleotido bat dela esaten da) izan daiteke. Base nitrogenatua molekula konplexuagoa eta ziklikoa da, eta eraztun bakar batez (base pirimidikoa) edo bi eraztunez (base purikoa) osatua egon daiteke. Hiru base pirimidiniko mota daude, zitosina ( C ), timina ( T ) eta uraziloa ( U ), eta bi base puriko mota, adenina ( A ) eta guanina (G).
Bi azido nukleiko mota daude: Azido desoxirribonukleikoa ( ADN) hau desoxirribosa azukreaz dago osatua eta kate bikoitza osatzen du bestalde ez da Urazilo base nitrogenatua bertan azaltzen, gainera azido fosforikoa desoxirribosaren 3 eta 5 karbonoetan lotu daiteke. Azido erribonukleikoa (ARN) hau erribosa azukreaz dago osatua eta kable bakarra osatzen du bestalde Timina base nitrogenatua ez da inoiz azaltzen, gainera azido fosforikoa 2, 3 eta 5 karbonoetan lotu daiteke.
ADN eta ARN-ak proteinen sintesien arduradunak dira. Proteinen sintesia, aminoazidoen katea eraikitzea da, eta hau aldiz, ezaugarri genetiko bat sortzea. Kate lineala denez, oinarri nitrogenatuek ordena edo sekuentzia jakin bat beteko dute. Azido nukleikoak informaziozko molekulak dira. Euren funtzioa informazioa ematea da.
[aldatu] Azido desoxirribonukleikoaren egitura
Sakontzeko, irakurri: Azido desoxirribonukleiko
ADNa bi desoxirribonukleotido-kateez osatuta dago, eta base nitrogenodun adenina, guanina, zitosina edo timina izan daitezke. Bere egitura molekularrak bi kateek eratutako helize bikoitz baten forma hartzen du, base nitrogenatuak aurrez aurre kokaturik dituela, halako moldez, non A baten aurrean T bat kokatzen den beti, eta G baten aurrean C bat. Base puriko bat (tamaina handiagokoa) base pirimidiniko baten (tamaina txikiagokoa) aurrean geratzen denez beti, katea bikoitzaren zabalera konstantea mantentzen da.
[aldatu] Azido erribonukleikoaren egitura
Sakontzeko, irakurri: Azido erribonukleiko
Oro har, adenina, guanina, zitosina eta urazilo (timina ordez) dituen erribonukleotido-katea bakar batek eratzen du. Kate laburragoa da eta forma lineala du, partzialki toles daitekeen arren. Ohikoa ez bada ere, birus batuen ARNa katea bikoitzekoa izan daiteke, gripearen edo HIESaren birusen kasuetan bezala.
[aldatu] Azido nukleikoen jarduera biologikoa
ADNak informazio genetikoa darama. Beraz, molekula horrek pilatu egiten du zelula batetik bestera belaunaldiz belaunaldi doan informazioa. Zelula eukariotikoetan nukleoan dago eta prokariotikoetran, berriz, protoplasman
ARN mezularia ADNaren kopia partziala da; nukleotik kanpo dagoenean, aminoazidoen hizkuntzaren bidez adieraziko da, ARNr eta ARNt-ei esker. Beste era batera esanda, ADNan zelula osatzen duten proteina guztiak sortzeko informazioa dago. Kontutan izanik entzima guztiak proteinak direla eta entzimak zeluletako erreakzio kimiko guztien ardura duten molekulak direla, hobeto ohartuko gara azido nukleikoen funtzioren garrantziaz.
Geneak ADNz osatzen dira. Nukleotidoen hizkuntzan “idatzita”daude. Zelulan, pilatu eta ugaltze hizkuntza hori aminoazidoen hizkuntzara itzultzen da. Itzulpena, berriz, kode genetikoaren bidez egiten da, edo hiru nukleotidoen oinarriak eta aminoazido baten arteko baliokidetasunaren bidez. Oinarrien ordena aminoazido ordena bati egokitzen zaio –sekuentzia-. Kontutan hartuta proteinen egitura eta funtzioa aminoazido sekuentzia baten araberakoa direla, erraz ulertzen da geneetan funtzio zelularrak “idatzita egotea”.
Entzimak ADNaren osaketa katalizatzen du eta horrek ARNm-ak sortzen ditu, gero horiek itzultzerako. ARNek parte hartzen dute informazio genetikoaren transkripzioan eta itzulpenean