Austriako historia
Wikipedia(e)tik
Austriako historia zelten garaian hasi eta Europar Batasunean den herrialderarte luzatzen da. Erdibidean botere handiko momentuak eta mundu mailan garrantzia izan duten gudak pairatu ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Historiaurrea eta Erdi Aroa
Historiaurretik gaur egungo Austriako lurraldea keltar tribuek okupatua zen. Erromatarrek Noricum zeltiar erreinua menderatu zuten. Erromako Inperioaren bukaeran, Danubioren hegoaldean zegoen lurraldea bavariar, eslaviar eta avariar inbaditua zen. 788an Carolus Handiak lurraldea menpean hartu ondoren, Babenberg Dinastia zuzendu zuen Marchia Orientalis zeritzon eskualdea.
Hurrengo mendeetan zehar, Austriaren egonkortze prozesuarena ziren. 1156ko Privilegium Minusek Austria Dukerri bihurtu zuen. 1192an Babenbergetarrak Steiermark dukerria ere hartu zuten, geroago Kärnten ere kontrolatzeko. 1278ko Dürnkruteko porrotaren ostean, Habsburgo Dinastia alemaniarra boterea hartu zuen Lehenengo Mundu Gerra arte.
[aldatu] Habsburgotarren Aroa
XIV eta XV. mendeetan zehar, Habsburgotarrek Austriako Dukerriaren inguruko eskualdeak hartu zituen. Hori zela eta Austriako Alberto V.a 1438an Erromatar-Germaniar Inperio Santuaren lehenego Habsburgiar enperadorea hautatu zuten.
Habsburgotarrek konkistaz ez ezik oinordetzaz ere lortu zituen lurraldeak. 1477an Austriako Maximilian I.a Borgoinako andregai ezkondu eta gero Herbehereak lortu zituen. Maximilianen semea, Felipe Ederra Gaztela eta Aragoi erreinuaren oinordekoa ezkondu ondore, erreinu hauek ez ezik Italiako zati bat, Afrikako lurraldeak eta Amerikako lurrak ere lortu zituen.
1526an Mohács Batailan garaipena lortu ondoren, Austriak Bohemia eta Hungaria lortu zituen Otomandar Inperioa menderatuta.
[aldatu] Austria botere europarra
Austriako Leopoldo I.aren erreinaldian (1657–1705) Otomandar Inperioaren aurkako gudak bukatu ziren, Austria Hungaria menpean zuela 1699 Carlowitzen Itunaren ondorioz.
Austria Frantziako Iraultza zela medio, hasi zen 1797 arte iraun zuen Frantziaren aurkako guda. 1806ko Napoleon garaipenak Erromatar-Germaniar Inperio Santuaren desagerpena adierazi zuen. Baina Habsburgotarrek hori gertatu baino lehen Austriako Inperioa bultzatu zuten (1804), hirurogei urte geroago Austria-Hungariako Inperioaren izena izateko.
Hala ere, 1814an, Austriak Errusia eta Prusiarekin batera Frantzia menperatu zuten. 1815ean, Vienako Kongresuan, garaileak Europako egoera adostu zuten. urte hartan, Konfederazio alemaniarra osatu zen, Austria buru zela baina Prusiaren laguntzarekin.
1848ko Iraultzak alemaniar biztanleriaren arazo sozial, politiko eta nazionalak nabarmendu zituen. Lurraldearen auzia nahiko korapilatsua zen: batzuk "Alemania Handia" sortzearen aldekoak ziren, Austriako alemaneraz aritzen zen lurraldeekin batera, eta besteek "Alemania Txikia" sortzearen aldekoak ziren. Austriaren jarrera tinkoak bere izaera ez galtzeko bultzatu zuen "Alemania Txikia"ren garaipena. Hori zela eta Konfederazio alemaniarraren koroa Prusiako Friedrich Wilhelm IV.ari eman zioten.
1864an Austria eta Prusia Schleswig eta Holstein dukerriak defendatu zituzten Danimarkaren aurka. Garaipenaren ondorioz, bi aliatuek ezin zuen adostu dukerrien administrazio berria. Han zen gogorra auzia, non Austria, Alemaniako Estatu batzuen batera, Prusiaren aurkako guda egin baitzuen: 1866ko Austriar-Prusiar Guda, hain zuzen ere. Austriaren porrotak Königgrätz batailan Konfederazio alemaniarraren kanporatze iragarri zuen.
Hasierako abertzaletasuna arazoak sortu zituen Austria-Hungariako Inperioan. 1867an Austriar-Hungarian konpromisoa bitan zatitu zuen inperioa: Austriako Inperioa eta Hungariako Erreinua, biak Austriako Franz Joseph I.a buru zela. Lurraldean bizi ziren gutxiengoek ere (poloniarrak, ukraniarrak, txekiarrak, eslovakiarrak, esloveniarrak, serbiarrak, kroaziarrak, italiarrak eta errumaniarrak) Inperioren oinarriak azpijan zituzten.
[aldatu] Lehengo Mundu Gerra
1914ko Gavrilo Principek (Esku Beltza serbiar taldearen kidea) Franz Ferdinand artxidukearen hilketa Sarajevon, Lehenengo Mundu Gerraren lehergaia eta Austria-Hungariako Inperioaren bukaera zen. Gudak anabasa politikoa eta hondamena ekarri zizkioten Erdiko Potentziei (Austria-Hungaria, Bulgaria, Alemania eta Turkia).
1918ko Saint-Germain Itunan, garaileek Inperioa desegin zuten eta Errepublika aldarrikatu zen handik urtebetera. Austriako Errepublika, demokrazia parlamentarioa bihurtu zen eta 1920ko Konstituzioa lege nagusia zen.
Hondamen ekonomikoa bukatu zedin, 1922an, Austria nazioarteko mailegua lortu zuen Nazioen Ligaren gainbegiratzearen menpe. Horren ondorioz, benetako Austriako zuzendaria Liga zen, bere nederlandar mandatariaren bidez. Austria Historian bigarren agindupeko Estatua bihurtu zen laurogeitamar urte lehenagoko Egipto bezala.
[aldatu] Austrofaxismoa eta Hirugarren Reicha
Austriako Lehenengo Errepublikak 1933 arte iraun zuen. Urte hartan, Engelbert Dollfuß Kantzelariak Parlamentua desegin eta erregimen autokratikoa ezarri zuen, Italiako faxismoen parekoa, (austrofaxismoa). Bitartean, garaiko partidu nagusiak, Kontserbadoreak eta Sozial Demokratak bere paramilitar armaden bitartez guda-zibila ixila borrokatu zuten. Batak Engelbert Dollfuß erregimenen laguntzarekin eta besteak errexistentzian 1933ko ilegalizazioaren ondorioz.
1934ko otsailean Austriako Guda Zibila bukatu zenean, Austriako Sozial Demokratak ilegalizatu zuten eta bere kideak erbesteratu ziren. Maiatzaren Konstituzio berriak Engelbert Dollfußren boterea indartu zuen baina uztailaren 25ean Naziek kantzelaria hil zuten.
Bere oinordekoa Kurt Schuschniggek Austriaren independentzia mantentzea saiatu arren, 1938ko martxoaren 12an Alemaniako Armadak herrialdearen Anschluss edo anexioa aldarrikatu zuen. Horrela Austria Alemaniaren Ostmark zeritzon Estatu berria bihurtu zen, 1942an Alpen-Donau-Reichsgaue izen berria izan arte.
Hirugarren Reicha bukatzear zegoela, Karl Renner, maltzurki aldibateko gobernua aldarrikatu zuen Vienan 1945 apirilean, sobietar isilbidezko onarpenaz.
[aldatu] Aliatuen okupazioa
Alemania bezala, Austria ere lau zatitan banandu zituzten Aliatuek, baina Karl Rennerren ekintzari esker aliatuen jarrera ezberdina zen. Austriako Gobernua, aliatu guztiek aintzat hartu zutelako.
1955ko maiatzaren 15ean Austriak independentzia osoa berreskuratu zuen lau okupatzaileekin Ituna sinatu zuenean. 1955ko urriaren 26an Austriak Parlamentuaren lege baten bitartez "behin-betirako neutraltasuna" adostu zuen, neutraltasun horrek ondino jarraitzen du.
[aldatu] Orainaldia
Austriako Bigarren Errepublikaren sistema politikoaren berezkotasun nagusienetako bat Proporz sistema izan da, hau da, gai politiko nagusiak Kontserbadoreak eta Sozial Demokratak elkarrekin adostu zituztela.
Bateratzea ere beste berezkotasun nagusienetako bat zen, hau da, legea egin bitartean, talde interesatuei galdetzen zieten bere opinioa. Hori dela eta 1966 eta 1983 artean, Proporz eta bateratzeak herrialdearen egonkortasuna mantendu zuten, baina gaur egun, sistema hau historiaren zati bat baino ez da.
Austriak gaur egun bost partidu nagusiak ditu: SPÖ (Sozial Demokratak), ÖVP (Kontserbadoreak), Berdeak (ekologistak) eta FPÖ eta BZÖ (biak ultraeskuindarrak). SPÖ eta ÖVP botoen %75a lortzen dute eta beste %25a besteen artean zatitu dezake.
1995ean Austria Europar Batasunako kide bihurtu zen, baina bere neutraltasuna mantenduz Suedia bezalako beste kideak bezala. Baina, partidu nagusiak SPÖ eta ÖVP iritsi kontrajarriak dituzte neutraltasun militarrari buruz: SPÖk eskatzen du sistema mantentzea eta ÖVPek nahiago nuke Austria Europako seguritate politikan parte hartzea eta baita NATOren barruan egotea ere. Baina bi herengo gehiengoa Konstituzioa aldatzeko beharrezkoa denez, "behin-betirako neutraltasuna" mantentzea espero da.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Europako historia herrialdearen arabera | ||
---|---|---|
Albania • Alemania • Armenia • Andorra • Austria • Azerbaijan • Belgika • Bielorrusia • Bosnia-Herzegovina • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Errusia • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Georgia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlandako Errepublika • Islandia • Italia • Kazakhstan • Kroazia • Letonia • Liechtenstein • Lituania • Luxemburg • Malta • Mazedonia • Moldavia • Monako • Montenegro • Norvegia • Polonia • Portugal • San Marino Serbia • Suedia • Suitza • Turkia • Txekiar Errepublika • Ukraina • Vatikano • Zipre Estaturik gabeko nazioak: Bretainia • Eskozia • Euskal Herria • Flandria • Gales • Galizia • Katalunia • Korsika • Okzitania • Sardinia |