Anberes
Wikipedia(e)tik
Anberes Belgikako hiria da, Eskalda edo Escaut ibaiaren ertzean eta Flandriako probintzian dagoena.
Eduki-taula |
[aldatu] Biztanleria
466.203 biztanle ditu, azken erroldaren arabera.
[aldatu] Kokapena
Belgikak Herbehereekin duen mugatik gertu dago.
[aldatu] Udako Olinpiar Jokoak
1920. urtean, Belgikako herri hau izan zen Udako Olinpiar Jokoak antolatu zituena. Bertan, Paavo Nurmi atleta finlandiarra nabarmendu zen beste kirolari guztien gainetik.
[aldatu] Izenaren jatorria
Elezahar batetan, Silvio Brabo agertzen da. Honen omenezko estatua herriko enparantza nagusian, Grote Markt ikus daiteke. Elezahar honek, Escaut ibaian, Druoon Antigoon izeneko erraldoi bat bizi zela dio. Erraldoi honek, kobratu egiten zien pasa nahi zuten itsasontzi guztiei. Ordaintzen ez bazuten, itsasontziko kapitainari esku bat mozten zion. Baina, halako batetan, zenturioi erromatar batek, lehen aipaturiko Silvio Brabok, nazkaturik, erraldoiari berari moztu zion eskua eta jaurti egin zuen. Hortik dator herriaren flandriar izena: (ant = eskua, werpen = jaurti)