Zembla Berria
Wikipedia(e)tik
Zembla Berria (errusieraz: Новая Земля, "Lur Berria") Ozeano Artikoan dagoen uharte bik osaturiko errusiar uhartedia da. Uharte biek Ipar uhartea eta Hego uhartea dute izena. Zembla Berria uhartediak 90.650 km² azalera du.
[aldatu] Geografia
Uhartediak Europako iparraldeko muga Ozeano Artikoan osatzen du. Era berean Barentseko itsasoaren ekialdeko muga eta Karako itsasoaren mendebaldekoa da.
Uhartediak bi uharte nagusiak (Ipar eta hego uhartea) eta zenbait uharte txiki ditu. Guztira 90.650 km² azalera eta 900 km luzera ditu. Bere iparraldeko muturra Zirkulu Polar Artikotik 470 kilometrotara dago.
- Ipar uhartea (errusieraz о́стров Се́верный) 73º eta 77º ipar-latitudeen artean kokatzen da. 48.904 km² izanda, Europako laugarren uharterik handiena da eta iparraldeko muturrean 1.590 m altuera ere badu. Glaziarez beterik dago.
- Hego uhartea (errusieraz Южный) 71º eta 73º ipar-latitudeen artean kokatzen da. 33.275 km² izanda, Europako seigarren uharterik handiena da eta 1.342 m altuera du. Ipar uhartean ez bezala, glaziareak altueran baino ez daude, bestea tundra da.
Uhartedia menditsua da oso, izan ere, Uralen jarraipena baino ez da.
[aldatu] Historia
Errusiarrek XI. mendetik ezagutzen zuten Zembla Berria, Novgorodeko merkatariek eskualdea bisitatu zutelako. Baina XVI. mendera arte, europarrek ez zuten uhartedia esploratu: 1553an Hugh Willoughby uhartea bisitatu zuen eta 1594 eta 1597 artean Willem Barentsek uharteak esploratu zuen.
Gerra Hotzan, Zembla Berria SESBen bonba nuklear frogatzeko lekua izan zen.
[aldatu] Demografia
Uhartediak, 2002ko erroldaren arabera, 2.716 biztanle ditu, hauetatik 2.622 Belushya Guban, Zembla Berriko hiriburuan, bizi direnak. Jatorrizko biztanleak 150 inguru dira, bi herenak nenetsak.