Wallace Beery
Wikipedia(e)tik
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Jaiotza data | 1885eko apirilaren 1a | |
Kansas City, Missouri (Ameriketako Estatu Batuak) | ||
Heriotza data | 1949ko apirilaren 15a | |
Beverly Hills, California (Ameriketako Estatu Batuak) |
Wallace Beery (1885eko apirilaren 1a – 1949ko apirilaren 15a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen, berrehun film baino gehiagotan aritu izan zena eta Oscar saria irabazitakoa. Gogoangarria da Altxor uhartea filmean egin zuen Long John Silver pirataren antzezpena.
Eduki-taula |
[aldatu] Hasierako lanak
Kansas Cityn jaio zen 1885ean eta anaietako bi ere aktoreak izan ziren. Hamasei urte zituenean Ringling Brothers zirkuan hasi zen lanean, elefanteen hezitzailearen laguntzaile. Bi urtean ibili zen jardun horretan, leopardo batek zauritu zuen artean. New Yorkera jo zuen lan bila eta aktore hartu zuten musikal baterako. Handik gutxira zinemarako lehen lanean hartu zuen parte: His Athletic Wife (1913). 1915ean emazte zuen Gloria Swanson handiarekin batera agertuko da Sweedie Goes to College filmean. Zurrutak eta jeinu txarrak harreman hura pikatura bidali zuten. Sasoi horretan Wallacek gaiztoen rolak osatuko ditu pantailan.
Zinema mutua zen garai hartakoak dira Beeryren lan garrantzitsu asko. Arthur Conan Doyleren izen bereko eleberrian oinarritutako The Lost World filmean Challenger maisuarena egin zuen (1925) edo Robin Hood delakoan Rikardo erregearena egin zuen Douglas Fairbanks alboan zuela (1922). Hor dira honako film hauek ere: Last of the Mohicans (1920), The Round-Up (1920; Roscoe Arbucklerekin), Old Ironsides (1926), Now We're in the Air] (1927), The Usual Way (1913), edo Beggars of Life (1928; Louise Brooksekin).
[aldatu] Aldirik onena
Zinemak ahotsa eta soinua bereganatu zituenean, Beery aldi batean lan barik gertatu zen, baina handik gutxira Irving Thalberg ekoizleak ez zuen erreparorik izan Metro-Goldwyn-Mayerera erakartzeko.
Kartzela gai zuen 1930eko The Big House filmean agertu zen, eta lan horrek Oscarrerako izendapena ekarri zion. Hurrengo urtean irabazi zuen aipatu saria, The Champ filmean egindako lanagatik. 1934an klasiko bihurtu den Altxor uhartean, Long John Silver pertsonaia biribildu zuen; eta urte berean Venezian saritu zuten Viva Villa! filmagatik; Pancho Villa zen pelikula horretan. Hauek ere Beeryren antzezpenak izan ziren: Billy the Kid (1930), The Secret Six (1931), Hell Drivers (1931), Grand Hotel (1932), China Seas (1935)… 30eko hamarkadan Beery Hollywooden ondoen ordaindutako aktoreetako bat izan zen, eta MGM estudioetan soldata onena jasotzen zuena, horrela ezarria baitzuen kontratuan: edozein aktorek baino $ 1 gehiago irabazteko eskubidea zuen. Hurrengo urteetan bere ibilbidea gainbehera etorri zen. 64 urte zituenean, 1949an, bihotzekoak jota hil zen.
[aldatu] Filmografia
- His Athletic Wife (1913)
- In and Out (1914)
- The Ups and Downs (1914)
- Cheering a Husband (1914)
- Madame Double X (1914)
- Ain't It the Truth (1915)
- Two Hearts That Beat as Ten (1915), Ben Turpinekin
- The Fable of the Roistering Blades (1915)
- The Broken Pledge (1915), Gloria Swansonekin
- A Dash of Courage (1916) , Gloria Swansonekin
- Are Waitresses Safe? (1917), Ben Turpinekin
- Maggie's First False Step (1917)
- Patria (1917, Pancho Villarena egin zuen), Irene Castle, Milton Sills, eta Warner Olandekin
- 813 (1920)
- The Mollycoddle (1920),Douglas Fairbanksekin
- The Round-Up (1920), Roscoe "Fatty" Arbucklerekin
- The Last of the Mohicans (1920)
- The Four Horsemen of the Apocalypse (1921),Rudolph Valentinorekin
- I Am the Law (1922), Noah Beeryrekin
- Robin Hood (1922), Douglas Fairbanksekin
- The Flame of Life (1923)
- Stormswept (1923), Noah Beeryrekin
- Three Ages (1923), Buster Keatonekin
- Richard the Lion-Hearted (1923)
- The Drums of Jeopardy (1923)
- The Lost World (1925), Lewis Stoneekin
- Old Ironsides (1926), George Bancroft eta Charles Farrellekin
- Casey at the Bat (1927), Ford Sterling eta Zasu Pittsekin
- Now We're in the Air (1927), Louise Brooksekin (galdutako filma)
- Beggars of Life (1928), Louise Brooks eta Richard Arlenekin
- Chinatown Nights (1929), Warner Oland eta Jack Oakierekin
- The Big House (1930), Chester Morris, Lewis Stone, eta Robert Montgomeryrekin
- Billy the Kid (1930), Johnny Mack Brownekin
- Way for a Sailor (1930), John Gilbertekin
- A Lady's Morals (1930)
- Min and Bill (1930), Marie Dresslerrrekin
- The Stolen Jools (1931), Edward G. Robinson eta Buster Keatonekin
- The Secret Six (1931), Jean Harlow eta Clark Gablerekin
- The Champ (1931; Oscarrerako izendatu zuten), Jackie Cooperrekin
- Hell Divers (1931), Clark Gablerekin
- Grand Hotel (1932), Greta Garbo, John Barrymore, eta Joan Crawfordekin
- Flesh (1932; John Fordek zuzendua, kreditoetan agertzen ez bazen ere)
- Tugboat Annie (1932), Marie Dressler, Robert Young, eta Maureen O'Sullivanekin
- Dinner at Eight (1933), Marie Dressler, John Barrymore, Jean Harlow, eta Lionel Barrymorerekin
- The Bowery (1933), George Raft, Jackie Cooper, Fay Wray, eta Pert Keltonekin
- Viva Villa! (1934; Pancho Villarena egin zuen ostera ere), Fay Wray ekin
- Treasure Island (1934; Long John Silver izan zen), Lionel Barrymore eta Lewis Stonerekin
- The Mighty Barnum (1934)
- West Point of the Air (1935), Robert Young, Maureen O'Sullivan, Rosalind Russell, eta Robert Taylorrekin
- China Seas (1935), Clark Gable eta Jean Harlowekin
- O'Shaughnessy's Boy]' (1935), Jackie Cooperekin
- Ah, Wilderness! (1935), Lionel Barrymore eta Mickey Rooneyrekin
- A Message to Garcia (1936), Barbara Stanwyck eta Alan Hale, Sr.-ekin
- Old Hutch (1936)
- The Good Old Soak (1937), Betty Furness eta Ted Healyekin
- Slave Ship (1937), Warner Baxter eta Mickey Rooneyekin
- The Bad Man of Brimstone (1937), Noah Beeryekin
- Port of Seven Seas (1938; Preston Sturgesek idatzia eta James Whalek zuzendua), Maureen O'Sullivanekin
- Stablemates (1938), Mickey Rooneyekin
- Stand Up and Fight (1939), Robert Taylor eta Charles Bickfordekin
- Sergeant Madden (1939; Josef von Sternbergek zuzendutakoa), Laraine Dayekin
- Thunder Afloat (1939), Chester Morrisekin
- The Man From Dakota (1940), Dolores del Riorekin
- 20 Mule Team (1940), Anne Baxterrekin
- Wyoming (1940), Ann Rutherfordekin
- The Bad Man (1941), Lionel Barrymore, Laraine Day, eta Ronald Reaganekin
- Barnacle Bill (1941), Marjorie Mainekin
- The Bugle Sounds (1942), Marjorie Main, Lewis Stone, eta George Bancroftekin
- Jackass Mail (1942), Marjorie Mainekin
- Salute to the Marines (1943)
- Rationing (1944), Marjorie Mainekin
- Barbary Coast Gent (1944), Chill Wills eta Noah Beery, Sr.-ekin
- This Man's Navy (1945)
- Bad Bascomb (1946), Marjorie Mainekin
- The Mighty McGurk (1947), Dean Stockwell eta Edward Arnoldekin
- Alias a Gentleman (1948), Gladys George eta Sheldon Leonardekin
- A Date With Judy (1948), Jane Powell eta Elizabeth Taylorrekin
- Big Jack (1949), Richard Conte, Marjorie Main, eta Edward Arnoldekin
Akademiako Sariak eta Izendapenak
- 1930 Izendatua The Big House
- 1932 Irabazle The Champ