Web Analytics

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Wikipedia:Txokoa/2007ko azaroa - Wikipedia, entziklopedia askea.

Wikipedia:Txokoa/2007ko azaroa

Wikipedia(e)tik

2007 urteko azaroan, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.


Eduki-taula

[aldatu] Administratzaileen kontua

Aupa denori!

Azkenaldian euskarazko wikipedia hazi egin da, bai lankide kopuruan baita bandalismoan ere. Azken honi aurre egiteko administratzaile kopuruak ordea bere horretan dirau. Bi administratzaile aktibo ditugu bakarrik eta ezin dute egon gau eta egun bandalismoari aurre egiten. Nik uste dut (eta honnetaz TXiKirekin ere egin dut berba) administratzaile berriak behar direla. Zer deritzozue? Norbait animatzen al da? Norbait animatzekotan, gogoratu lankide aktiboa izan behar dela...

Ni prest egongo nintzateke, azken batean, admin izan zein ez, denbora larregi pasatzen dut hemen, beraz bandalismoaren aurka blokeoak eta ezabaketak ere egin ahal baditut, ba hobe. XD--Janfri; idatzi lasai 12:18, 31 Urria 2007 (UTC)

Ni ados nago; ez legoke gaizki beste kudeatzaile bat erasotzaileak blokeatzeko gaitasunarekin. Nire ustez, aurkezten direnen artean (nik denbora gutxiegi daramat Wikipedian horretarako), edizio gehien egin duenak izan beharko luke kudeatzaile berria. --Unai Fdz. de Betoño 16:05, 31 Urria 2007 (UTC)
Ni ere ados. Eta Janfri, nire aldeko botoa baduzu.--Orereta (erantzunak) 16:20, 31 Urria 2007 (UTC)
Aspaldiko kontu bat berriro hemen! Niri ere Janfiri gertatzen zaiona... denbora batez hau utzita eduki dut ordenagailurik ez bainuen, baina orain berriro denbora dudala, berdin dit blokeatzeko aukera edukitzeko edo ez! Pentsatu behar dena da hau nola egingo dugun, hau da, ea noizbehinka okurritzen zaigun zerbait den edo metodo bat jartzen dugun (adibidez x erabiltzaileko y administratzaile edukitzea) -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     16:45, 31 Urria 2007 (UTC)
Azalduko dut kontua. Gauza da, birritan atera dudala nik gaia, nire burua aurkeztu gabe, eta birritan ez duela inork bere burua aurkeztu edo bere burua aurkeztu duen jendea jada ez dela lankide aktiboa. Ni beti izan naiz X edizio baino gehiago dituen lankide oro administratzaile izatearen aldekoa, baina ikusita hau ezinezkoa dela eta ia inork ez duela bere burua aurkezten... Nik denbora nahikotxo (agian larregi) pasatzen dudan moduan hemen, ez zait ezer kostatzen gauza gehiago egitea, baina ni edo beste edonor... administratzaileak behar dira!! Bozkatu beharreko kontua da!--Janfri; idatzi lasai 21:52, 31 Urria 2007 (UTC)
Beraz, prest dagoen jendeak aurkeztu dezala bere burua, nik nirea aurkeztu dut eta. Theklan, ba ez dakit nola bideratu daitekeen, baina nik uste dut boladaka doan zerbait denez, hobe dela noizean behin, administratzaile berrien beharra ikustean, ba administratzaile bat(zuk) izendatzea (bandalismo boladetan, administratzaile aktiboren bat jubilatzean...). Azkenik, esatea zubi hau kanpoan pasatuko dudala eta beraz ezingo dudala eztabaidetan parte hartu domekararte. Zintzoak izan!!--Janfri; idatzi lasai 07:53, 1 Azaroa 2007 (UTC)
Arrazoia duzu! Nik ere nire burua aurkezten dut. Orain zer, kanpaina? Edo bi baino gehiago aukeratu? Hala ere egia da TXiKi burokrata izan beharko litzatekela, aldaketak ere egin ahal izateko. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     12:48, 2 Azaroa 2007 (UTC)
Hau bero dago! Bi hautagai! Norbait gehiago? --Unai Fdz. de Betoño 13:52, 2 Azaroa 2007 (UTC)
Ni neu ere ordenagailu gabe ibili naiz, baina aurkeztuko nintzateke Xabier Zubiri 18:40, 4 Azaroa 2007 (UTC)

[aldatu] Wikipedia lehiaketatik haratago

Kaixo guztiei! Ikusi dut azken egun hauetan Wikipedia Lehiaketa dela eta jende nahikok izena eman duela. Atzo adibidez ekarpen gehienak jende honek egin zituen. Nire ustez guztiak engantxatzeko aukera ederrak daude eta zerbait egin beharko genuke (mezu bat utzi adibidez) WikiProiektu ezberdinen inguruan argibideak ematen, interesa eduki dezaketelako gai honetan. Zer deritzozue? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     12:52, 2 Azaroa 2007 (UTC)

Oso ideia ona. Ikusi dut hasi zarela mezuak uzten. Berdina egingo dut lankide berriak ikustekotan. --Unai Fdz. de Betoño 13:51, 2 Azaroa 2007 (UTC)
Egia esan pentsatu dut agian jende gutxik irakurriko zuela gaur eta hau lehiaketa bukatu aurretik egin beharko litzatekela. Horregatik hasi naiz. Erabiltzaile berriei jartzeko ideiaz nik dudak ditut, agian egin genezakena da {{ongietorria}} hobetu... zerbait gehiago hedatuz edo. Commonsen izena ematen duzunean sekulako parrafada botatzen dizute, eta ez dakit jendeak irakurriko duen edo ez, baina gauza pila bat daude gomendio moduan. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     14:24, 2 Azaroa 2007 (UTC)
Ados. Lehiaketakoei bakarrik. --Unai Fdz. de Betoño 14:30, 2 Azaroa 2007 (UTC)

[aldatu] Mi lengua nativa no es el castellano

Wikilarien hizkuntza ezaupideak emateko ikurren artean beste bat gehitu beharko litzateke; izan ere, Hego Euskalerrian ama hizkuntza euskara dutenak ezin dira mi lengua nativa es el español sailekoak izan. Nik argi ere argi daukat, gatelera españolek bezain ondo badakit ere, ni ez naizela nativo español eta nire lengua nativa ez dela el español. Beste kontu bat da, nire adina aintzat hartuta, Francoren eskolan halabeharrez gazteleraz hezia izatea eta ondorioz gaztelera hizkuntza horretako nativoek bezain ondo eta zuzen jakitea. Baina, nire gurasoak eta gainerako arbasoak gogoan, nire ama hizkuntza euskara da eta nire lengua nativa ere euskara da eta ez española. Horregatik aldarrikatzen dut beste ikur bat hizkuntza ezaupideak adierazteko, argi uzti nahi baitut zergatik naizen horren trebea estatuko hizkuntza nagusien eta aldi berean zergatik naizen hain trakets hizkuntza jasoan aritzeko neure-neurea dudan hizkuntza zahar honetan. --kornelia 11:22, 4 Azaroa 2007 (UTC)

Erabili dezakezuna kasu horretan es-4 da. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     13:30, 4 Azaroa 2007 (UTC)

[aldatu] Administratzaile izateko baldintza posibleak

Administratzaileen kontuarekin jarraituz, hauen izendapena erregulatzeko jarraibide batzuk bururatu zaizkit, ea zer deritzozuen.

  • Administratzaile izateko, lankideak aktiboa izan beharko du eta wikipedian erregulartasunez parte hartu
  • Administratzaile izateko, lankideak esperientziaduna izan beharko du, aldaketa kopuru minimo batekin zehaztuko dena (600 esate baterako)
  • 5000 artikuluko gutxienez administratzaile edo burokrata bat egon beharko da
  • Hiru administratzaileko, burokrata bat egon beharko da gutxienez
  • Burokrata izateko, aurretik administratzailea izan beharko da
  • Administratzaile edo burokrata izateko leku baino hautagai gehiago badaude, administratzaile edota burokratak lankideen arteko bozketa bidez aukeratuko dira.

Zer deritzozue? Bota lasai zuen iritziak!--Janfri; idatzi lasai 22:20, 6 Azaroa 2007 (UTC)

Ondo! Hala ere nik duda bat dut beti aldaketa kopuruarekin. Berez ez da horrela, baina adibidez, lankide honek ia 100 ekarpen egin ditu, guztiak nahiko inozoak. Hau da, ez du benetan wikipedian ekarpenik egin, baizik eta gora eta behera ibili irudi berdinari bueltak ematen. Beste adibide bat jartzearren, nik Euskal Herriko geologia artikulua egiteko kontatu eta harrigarria den 100 aldaketa egin nituela konprobatu dut (TXiKiBOTek egin zituenak kenduta, gutxi gora behera). Aldi berean Jhlegarretak Erresonantzia Magnetiko bidezko Irudigintza artikulua (Euskal Herriko geologia baino luzeagoa dena) 4 aldaketa baino ez zituen egin. Ikusten denez orokorrean ekarpen kopurua oso lotua egoten da egindako artikuluekin, baina ez beti. Hau da, 600 nahiko kopuru txikia da, Wikipediako lankide asko izan daitezke administratzaile, baina gerta daiteke ekarpenen kalitatea oso handia izatea 500 eginda ere. Ez dakit ulertzen zaidan. Nire ustez ekarpen minimoena kontutan hartu behar bada ere, ez da lanki aktiboa izatea bezain garrantzitsua. Hori da benetako zerrenda.
Bestetik 5000 artikuluko gutxienez bat egon behar badu, horrek esan nahi du momentu honetan 4 beharko genituzkela. Gainera esaten da administratzaile EDO burokrata. Hau da, egon daiteke burokrata bat eta 3 administratzaile. Momentu honetan hori pasatzen dugu, nahiz eta egia den 2 ez direla batere aktiboak. Nire ustez momentuz kopuru txikiagoa beharko genuke. Edo oraindik hobeto, lankideak asko aldatzen direnez (eta orain oso aktiboa dena agian gero gutxiago egiten duenez) nire proposamena da momentu honetan 5.000ko hori bai jarraitzea eta 4 admin/burokrata aktibo izendatzea eta ondoren 6 hilabetero edo (adibidez) berri bat proposatzea, artikulu kopurua asko igo ala ez.
Beste guztiarekin nahik ados. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     14:52, 8 Azaroa 2007 (UTC)
Admin eta burokrata berriak izendatzearekin eta administratzaileko zenbat artikulu dauden esan dudanean, inplizituki bada ere administratzaile eta burokrata aktiboez ari nintzen, praktikan administratzaile eta burokrata bana baititugu. Ez naiz 6 hilabetero norbait izendatzearen aldekoa, nahiago dut administratzaileren batek aktibotasuna lagako badu, beste nonor izendatzea, edo bestela artikuluen hazkundearekin.--Janfri; idatzi lasai 07:29, 9 Azaroa 2007 (UTC)
Ondo! Hori zehaztua askoz argiago beratzen da! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     12:25, 9 Azaroa 2007 (UTC)
Egia da Theklanek ekarpen kopuruaren inguruan dioena. Horrexegatik, nire ustez aukera ona izan daiteke ekarpen kopuru minimo bat definitzea, baina ondoren erabiltzaile aktiboa dela frogatu behar izatea; adibidez, azken 6 hilabeteetan hileko 100 ekarpen gutxienez egin izana (hau adibidea baino ez da). Honenbestez, aktibotasuna ere kontuan izango genuke. Gainontzekoan, argi dago, gaur egun 2 administratzaile gaude, besteek hilabete asko daramatzate parte hartu gabe. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:23, 10 Azaroa 2007 (UTC)

Ez dakit aktibotasuna era horretan neurtzea nolakoa izango den... Aldaketa Berriak-eri bistazoa botata nahikoa izaten da jakiteko zein aktibotasun duen lankide batek. Bestalde, badaude boladak (azterketak, oporrak, ordenagailuarekin arazo teknikoak...) non normala den wikiaktibotasuna jaistea. Gainera, ekarpen kopurua askotan ez da esanguratsua (nire ustez beti ere) ba batzuk aldaketa sakon gutxi egiten dituztelako eta beste batzuk azaleko aldaketa asko... Ez dakit ondo azaldu dudan nire ikuspuntua baina beno. Laburbilduz, era kuantitatiboan neurtzea aktibotasuna ez dakit egokiena den.--Janfri; ze? 15:48, 10 Azaroa 2007 (UTC)

Aktibotasuna modu subjektiboan neurtuko dugu orduan? Beste aukera bat da... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:52, 10 Azaroa 2007 (UTC)
Beti dago ondo datu batzuk edukitzea, baina nire ustez datu horiek ez dira ongia eta gaizkiaren arteko muga. Nire ustez subejtibasunari emango nioke garrantzi handiagoa, komunitateak duen iritziari galdetuz eta baldin eta arazoren bat badago, orduan jo datuetara. Hau da, hautagai bat egotekotan, ohiko lankideren bat agertzen bada esanez hautagaia ez dela lankide aktiboa, eztabaida sortu eta ez konpontzekotan, orduan datuak begiratzea, aktibotasunaren kasuan. Zer deritzozue? --Janfri; ze? 16:05, 10 Azaroa 2007 (UTC)
Hau ere heda daiteke, gorago Theklanek aipaturikoarekin. Horregatik jarri dudan aldaketa minimo kopurua ez da altuegia. Ekarpen kantitate eta maiztasunak ez du zertan ekarpenon kalitate edota garrantzian zerikusirik izan. Argi dago, baina, esperientzia minimo bat beharrezkoa dela.--Janfri; ze? 16:24, 10 Azaroa 2007 (UTC)
Ados nago. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:41, 10 Azaroa 2007 (UTC)
Nik ere esperientzia dela gakoa uste dut. Hau da, berez artikuluen edukiak ondo jartzen dituzten pertsonak objetiboki neurtzea oso erreza da. Txantiloiak egiten dituen jendea edo artikulu txikiak egin arren ahalik eta osatuenak egiten saiatzen dena. Ez dakit, hori subjetiboa da, baina oso objetiboa ere! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     14:33, 11 Azaroa 2007 (UTC)

Beno ba, ekarpen desberdinak kontuan hartuz, honela geratuko litzateke asuntua:

  • Administratzaile izateko, lankideak aktiboa izan beharko du eta wikipedian erregulartasunez parte hartu, komunitateak erabakiko duelarik aktibotasun nahikoa duen administratzaile izateko edo ez
  • Administratzaile izateko, lankideak esperientziaduna izan beharko du, aldaketa kopuru minimo batekin zehaztuko dena (600). Dena den, esperientzia ez da bakarrik aldaketa kopuruarekin baloratuko, komunitatearen iritziak izango du azken hitza
  • 5000 artikuluko gutxienez administratzaile edo burokrata aktibo bat egon beharko da
  • Hiru administratzaile aktiboko, burokrata aktibo bat egon beharko da gutxienez
  • Burokrata izateko, aurretik administratzailea izan beharko da
  • Administratzaile edo burokrata izateko leku baino hautagai gehiago badaude, administratzaile edota burokratak lankideen arteko bozketa bidez aukeratuko dira.

Honela zer iruditzen? Ados? --Janfri; ze? 21:43, 11 Azaroa 2007 (UTC)

Zerbait esan nahi duenak, esan beza orain, edo isildu dadila betiko! XDD--Janfri; ze? 08:30, 13 Azaroa 2007 (UTC)
Horrela utziko nuke nik, inor kontra agertu ez delako, eta iritzia eman dugunok alde gaudelako. Wikipedia orrialde baten dokumentatu, eta aurrera. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:01, 13 Azaroa 2007 (UTC)
Bale ba egin dezagun aurrera, zu arduratuko zara orria egiteaz TXiKi?--Janfri; ze? 12:16, 13 Azaroa 2007 (UTC)
Oso ondo sintetizatu duzu! Orrialde berezia behin eginda nik uste bozkaketetara pasatzeko garaia dela! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     15:51, 13 Azaroa 2007 (UTC)
Ados, orrialdea nire kontu. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:12, 13 Azaroa 2007 (UTC)

Azkenean nik egin dut orria, hona hemen--Janfri; ze? 15:14, 15 Azaroa 2007 (UTC)

[aldatu] Hitz teknikoak

Gailu elektronikoei buruz hitz egiten duten atal batzuk idazteko asmoa dut, eta euskarazko hitz teknikoak aurkitzen ibili naiz. Hala ere, hitz batzuk ulergaitzak direla iruditzen zait. Adibidez, ingelesez loop esaten dena, gasteleraz bukle izango litzakeena, euskaraz "begizta" omen da. Zein da zuen ustez irtenbidea, begizta idatzi eta gero behean argibide bezala aparteko sailkapen bat sortu eta hemen ulertzeko zailak izan daitezkeen hitzen azalpena egitea, edo zuzenean bukle idaztea, edo zuzenean begizta...

Hitz bat baina gehiago direnez ulertzeko zailak izan daitezkeenak, nire ustez onena euskarazko hitza idatzi ondoren, azalpen apatadu hori egitea da. Zuen iritzia nahiko nuke jakin hala ere. Eskerrik asko!

Aupa! Komeni da eztabaida orrietan egiten diren komentarioak (txokoan baita) gero sinatzea ~~~~ erabiliz. Zure ekarpenari erantzunez, esatea dut, nik hiztegi tekniko euskalduna dudan aldetik (euskaraz ikasten baitut), begizta hitza ez zaidala ulertzeko zaila egiten, are gehiago, institututik ikasten den hitza da.
Erabil ezazu Euskalterm euskarazko gailuen izenak lortzeko, euskarazko wikipediako helburuetariko bat (nire ustez e, ez da "ofiziala"), hiztegi tekniko euskalduna are gehiago zabaltzea, hedatzea eta gizarteratzea delako. Ondo izan.--Janfri; ze? 08:53, 15 Azaroa 2007 (UTC)
Aupa wikipedian berria naiz eta... ea ba hemendik aurrera sinatzen asmatzen dudan. Euskalterm lekua da erabiltzen ari naizena bai, beraz alde horretatik arazorik ez. Ongi da orduan, agian nire inguruan hitz horiek erabili izan ez direlako ez ditut ulertzen. Oraingoz beraz euskeraz idatziko ditut eta kitto. Gero beste norbaitek erantzunez gero ikusiko dugu. Eskerrik asko! Mikel.zufiria 10:21, 15 Azaroa 2007 (UTC)

[aldatu] Administratzaileen kontua (azken fasea)

Beno, aprobaturiko baldintzen arabera, beste bi administratzaile beharko lirateke, eta TXiKi burokrata bilakatu, nik nire burua aurkeztu nuen, Theklanek imaginatzen dut ere hautagai moduan jarraituko duela. Xabier Zubiri lankideak, nahiz eta arauen eztabaidan parterik hartu ez duen, ez dakit jarraituko duen hautagai izaten, aurkeztu zenetik ez baitut bere berririk.

Hortaz, bi postu eta hiru hautagai daude. Lankideren batek du zerbait esateko hautagai baten bati buruz (berriegia dela, ez duela esperientzia nahikorik, ez duela behar besteko aktibotasunik...) edo bozketetara joango gara zuzenean?--Janfri; ze? 08:35, 16 Azaroa 2007 (UTC)

Nire ustez, Xabier Zubiri lankideak ez darama denbora nahikoa euskarazko wikipedian administratzaile izateko (aurtengo abuztuaren 9tik dago). Hori da esateko nuen bakarra, ea orain beste norbait animatzen den bere iritzia plazaratzen!--Janfri; ze? 08:35, 16 Azaroa 2007 (UTC)
Ze tristea, ez dago kanpaina egiteko aukerarik ere! XD Beno, niregatik ondo dago horrela, agian orain egin daitekena da bi gehiago iznedatu eta beste norbait hurrengo egun/astetan aurkeztuz gero hori ere administrazaile izateko aukera aztertzea... Bozkatuko ote da? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     09:26, 16 Azaroa 2007 (UTC)
Ez dakit erantzun kopuru handia izango duen, baina bozketa bidez bideratu daiteke... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:02, 16 Azaroa 2007 (UTC)

Kontua da, ez dudala uste bozkaketak esanguratsuak izateko boto kopuru nahikoa egongo denik. Baina beste biderik ez badago, aurrera.--Janfri; ze? 11:57, 16 Azaroa 2007 (UTC)

Bozkatzeko aukera, hemen dago, Azaroak 23ko 00.00ak arte dago zabalik bozketa.--Janfri; ze? 14:43, 16 Azaroa 2007 (UTC)

Janfri, egia da, denbora gutxiegi daramat, gainera nire konektatzeko aukerak gero eta eskasagoak dira. Hala ere, espero dut laister lehen bezalaxe lan egin ahal izatea Xabier Zubiri 19:21, 16 Azaroa 2007 (UTC)

Sentitzen dut lehenago ez abisatu izana, arazo nahikotxorekin nabil, baina nire asmoa ahal zen neurrian pixka bat gehiago laguntzea baino ez zen. Zoritxarrez mementu honetan ez daukat hori egiteko aukerarik Xabier Zubiri 19:23, 16 Azaroa 2007 (UTC)

Xabier Zubiri erretiratu denez gero, ba al du zentsurik jarraitzeak bozkaketekin? Bi hautagai egonda eta bi leku libre, tontakeria deritzot. Burokrataren asuntuan baita TXiKi da hautagai bakarra eta bertan ez da (dut) jarri bozkaketarik.--Janfri; ze? 19:30, 16 Azaroa 2007 (UTC)

Bi postu eta bi hautagai? Baina zer demokrazia da hau? Kar, kar, kar! Zertarako bozkatu? Zorionak bi kudeatzaile berrioi! :-) --Unai Fdz. de Betoño 19:39, 16 Azaroa 2007 (UTC)
Zorionak! Xabier Zubiri 19:48, 16 Azaroa 2007 (UTC)
Egia esan, inor kontra ez dagoela ikusita, eta bi hautagaiek jaso dituzten positiboak kontuan izanez, bozketa amaitutzat eman genezake, hautagai gehiago ez dagoelako. Nahi duzuen moduan. Nire aldetik ere hautagai bakarra burokrata moduan; argi dago guztia beraz. Eskertuko dugu bi berrion laguntza mantenu lan hauetan :-) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 23:04, 16 Azaroa 2007 (UTC)
Egia esan bai, baina agian norbait aurkezten da oraindik! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     11:51, 17 Azaroa 2007 (UTC)

Eskerrik asko bozkatu duzuenei (eta enteratu ez zaretenei ere!) -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     14:26, 19 Azaroa 2007 (UTC)

[aldatu] Badugu posta-zerrenda!

Kaixo guztioi! Hemen txokoan lankideon artean posta-zerrenda nahi genuela adostu eta gero, Bugzillan eskaera egin, eta prestatu digute gure proiekturako bat. Orrialde honetan dago nahi duenak izena emateko aukera. Ea probetxua ateratzen diogun :-) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:05, 19 Azaroa 2007 (UTC)

Kitto, emana izena!--Janfri; ze? 19:11, 19 Azaroa 2007 (UTC)
Oso ondo! Mila esker! Web bidezko Gmane-ko interfazea (artxibo eta RSS aukera bikainekin) eskuratzeko laguntza behar bada, prest hemen Luistxo 08:45, 20 Azaroa 2007 (UTC)
Gmane-n artxiboa daukagu jadanik. Zerrendari buruzko laguntza orri bat sortu dut bestalde.Luistxo 12:32, 28 Azaroa 2007 (UTC)

[aldatu] Asteko argazkia aukeragai Euskal WikiAtlasean

Kaixo lagunok! Eztabaida:Atari:Euskal Wikiatlasa/Asteko argazkia daukazue asteko argazkiak aukeratzeko. Aste hau da epea abenduko 4 argazkiak aukeratu eta urtarrilean egongo diren argazki posibleak proposatzeko. Beraz egin ezazue zuen aukera. 4 aukeratu behar dira guztira eta horiek izango dira abendukoak! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     20:53, 27 Azaroa 2007 (UTC)

Berriro hasi behar dugu Wikiatlasa bultzatzen!--Janfri; bai esan? 21:18, 27 Azaroa 2007 (UTC)
Beno, dagoeneko eguneratua dago (hainbat hilabete galduta egon ostean) hilabeteko artikuluena. Hurrengo hilabetean Sakana izango da artikulua eta bi barru Bizkaia. Orain hiru proposamen daude berriro Otsailerako eta Abenduaren 26rarte dago epea zabalik bozkatzeko. Gainera Asteko Herria proiektua ere sartu dut bertan, osoago egiteko.
Horretaz gain, aurreko batean hitz egin genuen azaleko artikulua astero aldatzearen historia... hasiko al gara horrekin abenduan? Badira nahiko proposamen! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     23:02, 27 Azaroa 2007 (UTC)

Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu