Schwannen zelula
Wikipedia(e)tik
Schwannen zelulak Nerbio Sistema Periferikoko glia zelulak dira. Enbrioiaren gandor neuralean sortzen dira, eta neuronaren ondoan egoten dira enbrioiaren hazkuntzak eta garapenak irauten duen bitartean. Neuronen axoiak estaltzen dituzte, mielinazko leka isolatzaile bat sortuz.
[aldatu] Egitura
Schwannen zelula |
---|
Axoiaren diametroaren arabera, Schwannen zelulek egitura ezberdina garatzen dute. Diametro txikiko axoi neuronalei lagunduz, zelula hauek mielinarik gabekoak izaten dira, eta hainbat axoi eduki ditzakete
Aldiz, diametro handiagoko axoiak, mielinadun zelulez estaliak izaten dira. Axoien luzera osoan zehar, mielinarik gabeko zati borobilak aurkitzen dira. Itxuraz, bi Schwannen zelulen arteko mugarekin bat egiten dute mielinarik gabeko zati hauek, Ranvierren nodoak izenekoak. Mielina, Schwannen zelulen mintzaren geruza konzentrikoz osaturik dago eta espiral eran inguratzen dute neuronaren axoia.
[aldatu] Funtzioa
Zelula hauek, mielinaren bidez, isolatzaile elektriko bezala funtzionatzen dute. Axoia biltzen duen islatzaile honek, igarotzen duen bulkada elektrikoak intentsitaterik ez galtzea eragiten du, gidatze jauzkaria izenekoa gertatzea erraztuz. Zelula hauek, honetaz gain, axoien haztea gidatzean eta lesioen sendapenean laguntzen dute (axonotmesian eta neurapraxian, baina ez neurotmesian)
[aldatu] Gaixotasunak
Ornodun animalien nerbio sistemak, mielina "leka" hauen beharra du, axoien kapazitantzia jaisteko modu bezala, horrela, nerbio bulkada arinago bat lortuz, bere diametroan gehitu beharrik gabe. Mycobacterium leprae legenarraren bakterioaren zelula gogokoenetako bat da. Neuronaren mielinagabetzeak, Nerbio Sistema Zentralari eragiten dioten gaixotasunak sortzen ditu: Esklerosi anizkoitza, adibidez.