San Laurendi ibaia
Wikipedia(e)tik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
San Laurendi ibaia neguan. |
||||||
Kokapena | Kanada, AEB | |||||
Luzera | 1.197 km | |||||
Arroa | 1.030.000 km² | |||||
Emaria | 10.400 m³/s | |||||
Iturburua | Ontario lakua | |||||
Ibai ahoa | San Laurendi golkoa |
San Laurendi ibaia (ingelesez: Saint Lawrence River; frantsesez: Fleuve Saint-Laurent) Ipar Amerikako 1.197 kilometroko luzera duen ibaia da. Mendebaldetik ekialdera doa, Amerikako Laku Handiak eta ozeano Atlantikoa batuz. Ibaia Estatu Batuak eta Kanada arteko muga da eta bitan zatitzen du Quebec.
Jatorriz, mohawkek Kakanoaakakagaalla ("ur bide handia") zioen, baina Jacques Cartier esploratzaile frantsesak ibaitik bidaiatu zenean, Kanadako ibaia deitu zion, XVII. mendera arte iraungo zuen izena.
San Laurendi ibaia Ontario lakuan jaio da, Ontarioko Kingstonen ondoan. Gero Brockville, Cornwall, Montreal, Trois-Rivières eta Quebec Hiria zeharkatzen ditu, San Laurendi golkoan itsasoratzeko, munduko bokalerik handienaren bidez.
Bere arroan zenbait laku eta ibai daude:
- San Luis lakua, Montrealgo hegoaldean,
- Saint-François lakua Quebeceko Salaberry-de-Valleyfielden,
- Ottawa ibaia,
- Richelieu ibaia, Champlain lakuan jaioa, eta
- Saguenay ibaia.
Bere ibilbidean zenbait uharte daude:
- Ontarioko Mila uharte, Kingstonen gertuak,
- Montreal uhartea,
- Orleans uhartea, eta
- Anticosti uhartea, Gaspé penintsularen iparraldean.