Rene Cassin
Wikipedia(e)tik
René Cassin (Baiona, 1887ko urriaren 5a - 1976ko otsailaren 20a) zuzenbide irakasle izan zen.
1968an Bakearen Nobel Saria eman zioten Giza Eskubiden Deklarazio Unibertsala egiten lagundu zuelako, Euskal Herriko pertsona bakarra horrelakorik lortuz.
[aldatu] Biografia
Baionan jaio zen, zuzenbide ikasketak egin zituen. Lehen mundu gerran zauritu zuten. Aix-en-Provenceko unibertsitateko zuzenbide irakaslea izan zen. Ondoren Lillera bizitzera joan eta Parisko unibertsitatean eman zituen klaseak. 1924 eta 1938 urteen artean Nazioen Sozietateko delegatua izan zen. Garai hartan nazioen desarmatzearen alde egin zuen lan.
Bigarren Mundu Gerra hasi zenean Cassin De Gaulle jeneralarekin batera Londresen osaturiko frantziako erbeste gobernuan.
1948an Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala burutzen lagundu zuen.
1959 eta 1965 urteen artean, Europako Giza Eskubideen auzitegiaren presidente izan zen. Lehen Mundu Gerran zauritutakoei laguntzen zien gobernuz kanpoko elkarte bat sortu zuen.