Pello Salaburu
Wikipedia(e)tik
Pello Salaburu (Arizkun (Nafarroa), 1951 - ) Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea eta idazlea. Soziologia ikasketak egin zituen lehenik Deustuko Unibertsitatean, eta gero Euskal Filologiakoak. Fulbright dirulaguntza eskuratu ondoren, doktoregoa MIT (Massachussetts Institute of Technology) unibertsitean prestatu zuen, eta gero EHUn aurkeztu zuen tesia. Estatu Batuetan Noam Chomsky, Ken Hale eta Morris Halle izan zituen, besteak beste, irakasle. Tesia Koldo Mitxelena irakasleak zuzendu zion. Ipar Ameriketako zenbait unibertsitatetan ibilia da (Cornell, New Mexico, UNR, eta abar). Ibilbide akademiko luzea izan du, EHUn euskal filologiako katedra eskuratu zuenetik: lan asko argitaratu ditu, eta hitzaldi eta ikastaro anitz emana da munduan zehar, batez ere Amerika osoan eta Europan (Ameriketako unibertsitate zaharrenak, Santo Domingokoak, ohorezko irakasle izendatu du). Euskal Herriko egunkari eta aldizkarietan idazten du maizkara.
Argitara eman dituen lan nagusienak euskal gramatikaren eta hizkuntzalaritzaren ingurukoak dira. Baztango euskalkia ere xeheki aztertu du bere lanetan.
EHUn ardura garaienak izan ditu: saileko zuzendaria, errektoreordea, eta abar. 1996-2001. urteen artean EHUko errektorea izan zen.
Euskaltzaindiko kidea da (euskaltzain osoa), eta erakunde horren Gramatika batzordearen burua. Hiztegi batuaren lanak ere berak koordinatzen ditu. [KLASIKOAK][1] izeneko pentsamendu unibertsalaren lan bilduma bideratzen duen elkartearen presidentea da, Europako Zientzia eta Arteen Akademiaren[2] kidea da, eta University of Nevada, Reno, unibertsitateko CBS (Center for Basque Studies) ikergunean argitaratzen den euskal klasikoen bildumaren (Classics) zuzendaria, Gregorio Monreal eta Bill Douglass irakasleekin batera. Bilboko Athletic klubeko zuzendaritza kidea izan zen (2005-2006).
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Bakarka sinatuak
- La universidad en la encrucijada: Europa y EEUU (Academia Europea de Ciencias y Artes, Madrid. Argitaratzeko). Laguntzaileak: Marta Moreno, Ludger Mees, Juan Ignacio Pérez)
- La Universidad en la encrucijada: Europa y EEUU (Resumen ejecutivo y conclusiones), 2006, Madrid: Academia Europea de Ciencias y Artes, M-49750-2006
- Baztango mintzoa: Gramatika eta Hiztegia, 2005, Nafarroako Gobernua-Euskaltzaindia, 524 pág. ISBN: 84-95438-25-9 Laguntzailea: Maite Lakar
- Euskararen etxea, 2002, Alberdania, 201 or. ISBN: 84-95589-53-2
- XX. Mendearen argi-itzalak, 2001, Irún : Alberdania, 2001. ISBN 84-95589-25-7, 205 or.
- Hizkuntz teoria eta Baztango euskalkia : fonetika eta fonologia. Arau Fonologikoak. Leioa, Vizcaya : Servicio Editorial, Universidad del País Vasco, 1984. ISBN 84-7585-010-3, 343 or.
- Hizkuntz teoria eta Baztango euskalkia : fonetika eta fonologia. Hizkuntzaren soinu-egitura. Leioa, Vizcaya : Servicio Editorial, Universidad del País Vasco, 1984. ISBN 84-7585-010-3, 335 or
- Teoría lingüística y Euskara baztanés: Fonética y Fonología, 1983, 61 or.
- Ikaslearen Esku-gramatika. Bilbao : Mensajero, D.L. 1981. ISBN 84-271-1262-9 (1995: 6. argitalpena), 293 or.
- Baztango euskalkiaz. Bilbao: Universidad de Deusto, 1980, 202 or.
[aldatu] Beste norbaitekin sinatuak
- On Mind and Language: The Basque Country Encounter with Noam Chomsky (Oxford University Press. Argitaratzeko) Editoreak: Massimo Piattelli-Palmarini, Juan Uriagereka, Pello Salaburu
- Euskal Gramatika. Lehen urratsak-VI. 2005, Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea): 333 or. ISBN: 84-95438-20-8
- Sistemas universitarios en Europa y EEUU, 2003, Madrid: Academia Europea de Ciencias y Artes (Pello Salaburu, Ludger Mees, Juan Ignacio Pérez) 253 or. ISBN 84-607-9583-7
- Unibertsitatea eta euskal gizartea, gaur. 2003, Pamiela (Juan Ignacio Pérez-Pello Salaburu), 240 or. ISBN: 84-7681-370-8
- Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-V. 1999. Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea): 499 or. ISBN: 84-85479-94-7
- Euskal Gramatika. Lehen Urrsatak-IV, 1994. Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea): 250 or. ISBN: 84-85479-75-0
- Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 1993. Bilbo. Euskaltzaindia (Gramatika batzordea), 553 or ISBN: 84-85479-70-X
- Euskal Gramatika. Lehen Urratsak -1, Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea), 1985, 569. or (berrargitalpena) ISBN: 84-235-0687-8
- Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III, 1990, Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea), 213 or. ISBN: 84-85479-60-2
- Euskal Gramatika. Lehen urratsak I-II (Gai aurkibidea), 1988, Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea), 110 or
- Sintaxi teoria eta euskara (Ed), Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1989, 191 or.
- Sintaxi arazoak, Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea (Ed), 1988, 146 or
- Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-II, Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea), 1987, 526 or. ISBN: 84-85479-42-4
- Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I (Eraskina), Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea), 1987, 209 or.
- Euskal Morfosintaxia eta fonologia: Eztabaida gaiak (Ed), Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1987, 202 pág.
- Euskal Sintaxiaren zenbait arazo (Ed). Bilbo: Euskal Herriko Unib., 1986, 189 or.
- Euskal Gramatika. Lehen Urratsak -1, Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea), 1985, 518 or.
- Euskara hobean hobe . Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1984, 139 or. (Xabier Kintana, Pello Salaburu)
[aldatu] Artikuluak
- “Foreword” in Standard Basque: A Progressive Grammar (R. de Rijk, MIT Press. Argitaratzeko)
- “El modelo de universidad americana, ¿es un referente para Europa?”, 2006, en F. Toledo, E. Alcón y F. Michavila (Ed) Universidad y Economía en Europa, Madrid: Tecnos, pág. 100-135, ISBN: 84-309-4486-9
- “Berriz ere Laphitzen eta euskara batuaren inguruan”, 2005, http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1129547493
- “Euskara batua eta Laphitzen euskara eredua” Euskera 2005, 2, 50. liburukia 533-545, eta hemen ere: Erabili.com 11-10-2005 (http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1128435323)
- “Euskal gramatika orotarikoa”, 2006, Euskera 2005-1, pág 40-48
- “Euskararen egoera dela eta, hausnarketa batzuk”, 2004, in Euskatzaleen Biltzarraren Mendeurrena, Fundación Sabino Arana Kultur Elkargoa, Bilbo 2004, (265-283)
- “Euskara maila guztietara hedatzeak kostua izan du”, 2003, http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047577474
- “Hizkuntza kontuetan sinbolismoak indar gehiegi du”, 2003, http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047639898
- “Rudolf de Rijk, euskaldunen Holandako adiskidea (1937-2003)” Euskera 48. lib., (2003, 2) 1223-1231 or.
- “Unibertsitatea Euskal Herrian: lorpenak eta erronkak” Eusko News, 2003-05-30/ 2003-06-06
- “Hausnarketa batzuk euskararen egoeraren inguruan” in X. Artiagoitia, P. Goenaga y J. Lakarra (ed) Erramu Boneta: Festschrift for Rudolf P.G. de Rijk, pag. 583-597, 2002, Bilbo: UPV/EHU, ISBN 84-8373-406-0
- “Euskal unibertsitateaz”, Jakin 130-131, maiatza-abuztua 2002, 206-210
- “Reflexiones sobre la universidad” HERMES, mayo de 2002, N.5
- “Unibertsitatearen lege proiektua”, HERMES, OCTUBRE 2001, N 3, PAG 82-86
- ‘Procesos de estandarización en vascuence’, Hispanica Polonorum; 2,1999; Escuela Superior de Pedagogía de Chenstocova, Polonia, pág 84-98 ISBN: 83-901231-1-8
- “Uno de los nuestros” in Los Baroja. Memoria y lección, 1998, Kutxa Fundazioa
- “Volver a Baroja”, in Felix Maraña y Jose M. Unsain Baroja nuestro. Baroja gurea., 1998 Ayuntamiento de Bilbao
- ‘Hika eta noka’ in Xabier Alberdi Euskararen tratamenduak: Erabilera, 1996, Bilbo, Euskaltzaindia: Iker 6, 17-19
- ‘Baztango hizkeraz hitz pare bat’ in Mariano Izeta, Baztango hiztegia, 1996, Nafarroa, pág. 15-22, sarrera, ISBN 84-235-1506-0
- 'Reflexiones sobre la situación de la lengua vasca a finales del siglo XX', Actas de la IIIª Semana Delegación en Corte de la RSBAP, 1996, Madrid, 17-39
- "Euskara batuaren egungo premiak", Euskera, Bilbo, 1995, 675-701, ISBN: 0210-1564
- "Euskara Euskal Herriko Unibertsitatean" XII Congreso de Estudios Vascos en el Sistema Educativo. Donostia, Eusko Ikaskuntza, 1995, 521-527
- “Gramatika batzordearen jardunaldiak” (Gramática Batzordea), Euskera, Bilbo 1995 (833-965)
- "Vascuence" (J. Kortazarrekin), Gran Enciclopedia del Mundo, DURVAN S.A., Apéndice 1993, pág. 188-189
- "Vascuence" (J. Kortazarrekin), Gran Enciclopedia del Mundo, DURVAN S.A., Apéndice 1992
- 'Euskara, hizkuntza ergatiboa ote da?', Iker-6, 1992, 417-435 isbn: 84-85479-64-5
- "Euskal Filologiako Ikasketak 2000. urtearen atarian" RIEV XXXVII, nº1, 1992, 99-112
- "Bonaparte, Forerunner of modern dialectology" EUSKERA, 1991, 415-421
- “Baztango hizkeraz ohar batzuk” EUSKERA, 1991, 915-946
- "Euskal perpausa: zenbait ohar sintaxi eta mintzagai egiturez", Memoriae L. Mitxelena Magistri Sacrum (Lakarra, ed.), ASJU,1991, 927-946
- "Euskararen konfigurazionalitateaz", Patxi Altunari Omenaldia, Mundaiz, 1990, 225-251
- "Vascuence" (J. Kortazarrekin), Gran Enciclopedia del Mundo, DURVAN S.A., Apéndice Tomo 28, pág. 186-188
- "El movimiento de las frases-Qu y el foco en vasco", Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, ISSN 0046-435X, Año nº 21, Nº 53, 1989, pags. 7-26 (publicado también en 1990 Estudios de lingüística de España y México, V. Demonte y B. Garza (ed), UNAM y El Colegio de México, pág. 525-551)
- "Arauak eta Baldintzak (II)", Sintaxi teoria eta euskara, 1989, 31-55
- "Arauak eta Baldintzak (I)", Sintaxi teoria eta euskara, 1989, 13-31
- "IS-aren mugimendua" in Sintaxi arazoak, 1988, 81-103
- "Kategoria gauzatuak eta kategoria isilak" in Sintaxi arazoak, 1988, 13-35
- "Koldo Mitxelena hizkuntzalari" in EGAN (Ale Berezia), maiatza-abendua. 1987, 115-123, Gipuzkoako Foru Aldundia
- "La lingua dei Baschi" in L'Umana Avventura (Autunno '87), Jaca Book, Milano (44-47)
- "Baztango euskalkiaz: Elizondoko beste doktrina bat" in ASJU XX-1, 1987, 453-475
- "Koldo Mitxelena, lingüista y filósofo" in Imagen Vasca, dic. 1987, nº 1, 32-33
- "Euskal perpausaren egitura" in Euskal Morfosintaxia eta fonologia: Eztabaida gaiak (103-129)
- "Baztango euskalkiaz: Elizondoko Doktrina bat" in ASJU XX-3, 1986, 817-844
- "Normalización lingüística en el sistema educativo de Navarra" in Euskal Irakaskuntza Nafarroan. Normalizaziorako oinarriak, P. Zabaleta, Iruñea 1986, (190-195)
- "La teoría del Ligamiento en la Lengua Vasca", ASJU XX-2 1986, 359-412
- "Uztarduraren teoria" in Euskal sintaxiaren zenbait arazo, 59-94
- "La Lingüística de Mario Bunge", ASJU XIX-2, 1985, pág. 453-492
- "Mario Bungeren hizkuntzalaritza", EUSKERA XXX, 1985, 297- 330
- "Uztardura", SYMBOLAE L. Mitxelena, UPV/EHU, 1985, pág. 987-995
- "Hizkuntza eta linguistika", Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, ISSN 0046-435X, Año nº 17, Nº 45, 1985, pags. 5-24
- "Baztango kontsonantismoa", EUSKERA XXVIII, 1983, 473-507 “Euskaltzaindiaren X. Biltzarra Iruñean”, Jakin, 1984, 163-168
- "Chomskyren hizkuntz teoriaz", JAKIN, azaroa/abendua 1983, 147-163
- "Frantziako iraultza garaiko euskal dokumentu batzu", EUSKERA XXVII, 1982, 209-230
- "McCawley eta Jackendoff-ekin elkarrizketa", JAKIN, abend. 1981, 191-209
- "Ereilearen parabola hamabi euskalki diferentez", JAKIN, azr.-abend. 1980, 100-109