Pallars
Wikipedia(e)tik
[aldatu] Pallars-ko konderria
Kataluniako Lehen Erdi Aroko konderria, Nogera Pallaresa ibaiaren goi eta erdi arroetan, Ribagortza eta Urgell-go konderrien artean, egun Lleidako herrialdea.
Frankoen inperioari loturiko Okzitaniako Tolosako eta Urgell.eko kondeen menpean egon zen VIII. eta IX. mendeetan. Aznar Galindez I.a Aragoiko kondeak Ribagortza galdu zuenean Karlomagnok inguru hauek populatzera bidali zuen. Ribagortzarekin batera bihurtu zen burujabe 884an, Lupo III.a Zentzulo Bigorrako konde euskaldunaren seme Ramon I.a buru zela.
Ramon I.a hil ondoren, 922an, bereizi ziren Pallars eta Ribagortza eta, 1011an, bitan banatu zen konderria. Bertakoen hizkuntza euskara izan omen zen VII. - X. mende arte. Antso III.a Nagusiaren garaitik Nafarroako erresumari loturik egon ondoren, 1192an Pallars Jussà Aragoiko koroaren menpean geratu zen eta Pallars Sobirà Bartzelonako kondeen ingurura bildu zen, 1054an.
XV. mende bukaera arte, liskar handiak izan ziren Pallars Sobira-ko kondeen eta Aragoiko koroaren artean. 1503an Cardona-ko etxe handiaren eskuetan utzi zuen Pallars Sobiràko konderria eta bertatik sortu zen Pallarsko markeserria.