Oztibarre
Wikipedia(e)tik
Oztibarre Nafarroa Behereko eskualdeetariko bat da, Biduze ibaiaren ibaibide garaiari dagokiona, Uhartehiriren hegoaldean kokaturik dagoena..
Izena Hozta eta ibarre hitzek osaturikoa da. Geroago izen hau gaskoieraz Ostavath bihurtuko zen (hortik dator Izuraren Ostabat izen frantsesa)
Hauek dira Oztibarreko eskualdea osatzen duten udalerriak:
- Arhantsusi
- Bunuze
- Donaixti-Ibarre
- Hozta
- Ibarrola
- Izura-Azme (hiriburua)
- Jutsi
- Larzabale-Arroze-Zibitze
- Pagola
Nafarroa Behereko eskualdeak | ||
---|---|---|
Agramont • Amikuze • Arberoa • Baigorri-Ortzaize • Garazi • Oztibarre |