Ortzaize
Wikipedia(e)tik
Ortzaize |
|||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea | |||
|
|||
Izen ofiziala | Ossès | ||
Antolaketa
Estatua
Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Baigorri |
||
Posta-kodea | 64780 64436 (INSEE kodea) |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 101-892 m | ||
Eremua | 42,38 km2 | ||
Biztanleria | 694 (1999) | ||
Dentsitatea | 16,38 bizt/km2 | ||
Distantzia | km Donibane Garazira | ||
Herritarra | Ortzaiztar | ||
Alkatea | Martin Elge (2001-2008) | ||
[-] | |||
Ortzaize Nafarroa Behereko udalerria da eta Baigorri-Ortzaize eskualdean dago kokaturik.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Auzoak
- Ahaize
- Eihartze
- Gahardu
- Harizmendia
- Hortza
- Iriberri
- Ugartzan
[aldatu] Ingurune naturala
Errobi ibaia, udalerritik igarotzen da, baita bere ibaiadarra den Lakako erreka ere (azken erreka honetara isurtzen diren hainbat erreka igarotzen dira Ortzaizetik: Elhurreko erreka, Bordegiko erreka, Saltrako erreka, Otxalarreko erreka eta Eluet erreka). Horrez gain, beste erreka batzuk ere gurutzatzen dute udalerria: Asketako errekak, Eslanguko errekak eta Pagaliko errekak.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Makea (Lapurdi) iparraldean
- Irisarri ekialdean
- Arrosa eta Bidarrai mendebaldean
- Jatsu Garazi hego-ekialdean
- Azkarate eta Izpura hegoaldean
[aldatu] Historia
Bidarraiko parrokia, Ortzaizekoaren menekoa zen eta Ortzaizeko ibarra Nafarroako erresumako zati izan zen.[1]
1790. urtean Ortzaize, Ortzaize eta Bidarrai udalerriek osaturiko kantonamendu baten buru izan zen, Donapaleuko barrutiaren menpekoa zena.
[aldatu] Ekonomia
Udalerriko jarduera ekonomiko nagusia laborantza da. Irulegiko Arnoa ere ekoizten da udalerriko lurretan.
[aldatu] Biztanleriaren eboluzioa
1793. urtean 3.347 biztanle inguru bizi ziren Ortzaizen
1901 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 |
---|---|---|---|---|---|---|
1.814 | 989 | 845 | 731 | 678 | 692 | 694 |
[aldatu] Ikustekoak
- Ahaizen, forte protohistoriko bat aurkitzen da
- Ospitalea baserriaren aipamenak daude XIII, XVII eta XVIII. mendeetan
- Apalasia, Bilaenia eta Sastriarenea baserriak XVII. mendekoak dira
- Inda baserria, Inxortenia baserriarekin batera XVI. mendekoa da
- Harizmendia baserriaren aipamenak XVI, XVII eta XVIII. mendean daude
- Done Bikendi kapera XVII. mendekoa da
- Julen deunaren eliza XII. mendekoa da eta XVII. mendean izan zen konpondua, Ortzaizeko herritarrek Joana Albretekoari eginiko eskaera bat zela medio.
Ortzaizeko pilotalekua, Elizaren ondoan |
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
[aldatu] Ikus, gainera
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |