Northland eskualdea
Wikipedia(e)tik
Northland eskualdea |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Herrialdea | Zeelanda Berria | ||
Hiriburua | [[Whangarei]] | ||
Jatorrizko herriak | Te Rarawa, Ngapuhi, Ngati Whatua | ||
Azalera |
13.789 km2 | ||
Biztanleria Dentsitatea |
226.100 (2005) - bizt/km² |
Northland eskualdea (ofizialki Northland Regional Council) Zeelanda Berrian iparraldeenen dagoen eskualdea da eta lurraldea osatzen duten 16 eskualdetako bat da. Hiri nagusia Whangarei da.
[aldatu] Inguru naturala eta klima
Northland eskualdea Ipar Aucklandko penintsulan kokatzen da, eta 285 kilometroko luzerako penintsula honen %80a da. Guztira 13.940 kilometro karratuko azalera dauka. Mendebaldean Tasmaniako itsasoarekin eta ekialdean Ozeano Pazifikoarekin egiten du muga. Eskualdeko iharduera ekonomiko nagusiak bi dira, nekazaritza eta basogintza. Bi iharduerok lurraldearen erdia hartzen dute.
Northlandeko klima, epela da. Udak hezeak izaten dira eta neguak nahiko epelak. Udako tenperaturarik altuenak 26ºC eta 22ºC bitartean ibiltzen dira, neguan berriz maximoak 14ºC eta 17ºC bitarte. Hilabeterik beroenak urtarrila eta otsaila dira. Urtero 1.500mm eta 2.000mm arteko euriteak izaten dira. Ohiko haizeak hego-mendebaldekoak dira. Gune tropikaletan sorturiko ekaitz tropikalen arrastoek maiz eragiten diote eskualdeko klimari.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Northlandeko eskualdea hiru barruti desberdinetan banaturik dago:
- Far North Barrutia, hiriburua Kaikohen duelarik.
- Whangarei Barrutia
- Kaipara Barrutia, hiriburua Dargavillen duelarik
[aldatu] Kanpo loturak
Zeelanda Berriko eskualdeak | ||
---|---|---|
Ipar Uhartea: Northland · Auckland · Waikato · Bay of Plenty · Gisborne · Hawke's Bay · Taranaki · Manawatu-Wanganui · Wellington |
Artikulu hau Zeelanda Berriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |