Nicolao Landuchio
Wikipedia(e)tik
Nicolao Landuchio, Nicolas Landuchio edo Nicola Landuccio izenaz ere ezagutua, (XVI. mendea, Lucca, Italia- ????) idazle italiarra zen.
1562an euskarazko lehendabiziko hiztegia idatzi zuen Gasteizen, Arabako euskalkiko hitzekin osatuta. Kasik 6000 termino bildu zituen Landuchiok, tartean, Araban soilik erabilitako errexala (zuhaitza), edota beste euskalkitan gutxi erabiltzen diren assabeamea (amona) eta assabeaytea (aitona)[1].
[aldatu] Idazlanak
[aldatu] Hiztegiak
- Dictionarium linguae cantabricae, Bocabularioa ezqueraz jaquiteco eta ezqueraz verba eguiteco, 1562
- á Nicolao Landuchio Civitatis Lucae Regionis Toscaniae Suae Vernaculae Linguae peritissimo
- a Nicolao Landuchio Civitatis Lucae Regionis Toscaniae Suae Vernaculae suae Lingua, atque Franconicae peritissimo
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ BREÑAS, ESTIBALITZ; OTSOA DE ALDA, JABI. Arabako Euskal Hotsak. Gasteiz: GEU aldizkaria, 2002. ISBN 84-932275-0-1