Miguel Angel Blanco
Wikipedia(e)tik
Miguel Ángel Blanco Garrido (Ermua, Bizkaia, 1968ko maiatzaren 13a - Lasarte, Gipuzkoa, 1997ko uztailaren 13a) Alderdi Popularreko Ermuko zinegotzia zen, 1997ko uztailaren 12an hil zuten tiroka, ETAk bahitu eta bi egunetara.
Bahiketa gertatu zen egunean, ETAk euskal presoak Euskal Herrira hurbil zitzatela eskatu zion Espainiako gobernuari, Egin egunkariari egindako dei baten bidez. Horixe zen, hain justu, Miguel Ángel Blanco ez hiltzeko bete beharreko baldintza.
Gobernuak ez zuen ETAren eskakizuna onartu eta ondorioz tirokatu zuten 1997ko uztailaren 12ko arratsaldeko 16:50etan, ultimatuma bukatu eta 50 minututara.
Halaber, Miguel Ángelek bizirik iraun zuen. Izan ere, ospitale batera eraman zuten, bere egoera erabat larria zelarik. Bertan, goizeko 4:30etan hil zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Miguel Ángel Blanco 1968ko maiatzaren 13an jaio zen, Ermuan. Bere familia, jatorri umilekoa, Ourensekoa zen. Miguel Ángel eta bere arreba jaio baino lehen, bere gurasoak Ourenseko Xunqueria de Espadoñedo herritik Ermura mugitu ziren, etorkizun hobe baten bila. Ama etxekoandrea zen eta aita igeltseroa.
Ekonomia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikasketa hauekin zerikusia zuen lanpostu bat aurkitu zuen arte, igeltsero moduan aritu zen. Horrez gain, kirola gustoko zuen eta musika talde batean jotzen zuen.
1995ean PPko Nuevas Generaciones militante gazteentzako kide bilakatu zen. Urte horretan, zinegotzi aukeratu zuten. Gainera, bazen Nuevas Generacioneseko batzorde exekutiboko kidea.
Miguel Ángel Blancok neskalaguna zuen hil baino 7 urte aurreragotik eta 1997ko udan ezkontzeko asmoa zuten.
[aldatu] Atentatuaren oihartzuna
Miguel Ángel Blancoren bahiketak eta hilketak oihartzun handia sorrarazi zuen euskal eta espainiar herritarrengan. Asko eta asko ETA erakundearen aurka manifestatu ziren Euskal Herriko eta Espainiako txoko gehienetan. Blanco hil ondoren, bere izena zuen terrorismoaren aurkako erakundea sortu zen.