Wikiproiektu:MediaWiki euskaratzea
Wikipedia(e)tik
Wikiproiektu honek MediaWiki softwarea %100ean euskaratu eta argitaratzea du helburu. Jatorrizko softwarea euskaratuz Wikipediaz gain, Wikimediaren proiektu guztiak euskaraz izatea lortuko genuke (Commons, Wikiesanak, Wikitegia, eta abar). Proiektu guzti hauetako bakoitzak euskaratzeko aukera eskaintzen du, MediaWiki izeneko izen-tartearen bitartez, baina izen-tarte honetan administratzaileek baino ezin dituzte aldaketak egin, eta gainera egindako itzulpenak ez du beste proiektuetarako balio.
Aipatutako problematika honi aurre egiteko, MediaWikik eskaintzen duen hizkuntza fitxategia hainbat wikilariren artean euskaratzea proposatzen da, eta honenbestez guztion lanari esker Wikipediaren interfazea %100ean euskaraz izateaz gain, Wikimediaren proiektu guztiak euskaraz eduki ahal izango genituzke, eta baita enpresetan edo gure etxean egin ditzakegun instalazio lokaletan ere bai.
Plataforma ezberdinetan wiki hau euskaraz erabili nahi badugu, softwareak dakarren MessagesXX.php fitxategia euskaratzea da helburua. Wikiproiektu honek, beraz, softwarearen azkeneko bertsioa euskaratzea izango luke lehen helburutzat. Hau amaitutakoan, Wikimediari bidali ahal izango diogu itzulpena. Hortik aurrera, softwarearen bertsio berrietan gehitzen diren kate berriak itzultzen ere joan gintezke.
[aldatu] MediaWiki euskaratzea
Hasteko, azkena den 1.8.2 euskaratzeari ekingo diogu. Horretarako, hurrengo orrialde honetara jo dezakezu, eta bertako kateak itzuli:
[aldatu] MediaWiki itzultzeko laguntza
Itzulpena egiterakoan kontuan izan kate guztiak ez direla itzuli beharrekoak. /* eta */ artean doazen testuak iruzkinak baino ez dira, eta itzultzen ari denarentzako azalpen gisa baino ez dute balio, beraz ez dago hauek itzultzeko beharrik, laguntza bezala irakur ditzakezu.
Itzuli beharreko lerro gehienek itxura hau dute:
ALDAGAIA => 'Testua',
Horrelako lerroetan geziaren ezkerraldeko balioa aldagaiaren izena da, hau ez da ukitu behar; euskaratu beharrekoa eskuineko balioa da, komatxo sinple ( ' ) artean doana. Kateren bat itzuli beharra dagoen ziur ez bazaude, ez itzuli, eta galdetu eztabaida orrialdean, mesedez.
Honez gain, itzulpen orrialdea atal ezberdinetan zatituta dago; atal hauek ez dira itzulpen fitxategian agertzen, baina badago arrazoi bat hori jarri behar izateko. Itzulpenean litekeena da aldi berean pertsona bat baino gehiago aritzea. Guztiok orrialde osoa aldi berean aldatzen badugu, gatazka egoera batez jakinaraziko zaigu. Egoera hau saihesteko, atal bakoitzaren ondoan dagoen aldatu botoian klik egin aldaketak egiteko, eta horrela pertsona bat baino gehiago egon daitezke itzulpenak egiten, bakoitzak atal ezberdin bat aldatuz.
Oharra: Hasierako itzulpen prozesua burutzeko saiatu Wikipedian orain arte eginda dagoen itzulpenean oinarritzen, ohituta gauden egitura hau mantentzeko. Testu horiek Aparteko:Allmessages orrialdean ikus ditzakezu.
[aldatu] Partehartzaileak
MediaWiki euskaratzen lagundu nahi baduzu, sinatu ezazu jarraian. Mila esker!
- –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:40, 2 Azaroa 2006 (UTC)