Maria Kutz
Wikipedia(e)tik
Maria Kutz Peironcely (Donostia, Gipuzkoa, 1954ko uztailaren 13a) UPNko politikaria da.
Zaragozako Unibertsitatean medikuntzan lizentziatuta eta mikrobiologian espezialduta, 1979tik Nafarroako Ospitalean aritu zen lanean. 1995 eta 1999 bitartean ospitale horretako zuzendaria izan zen. 1999-2003ko legegintzaldian, Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzia izan zen Iruñeko udalean, baita alkateordea eta UPNko bozeramailea ere. 2003ko uztailean Nafarroako Gobernuko Osasun sailburua izendatu zuten. Egun Nafarroako Parlamentuko kidea da.