Manuel Martin Carrera
Wikipedia(e)tik
Manuel Martin Carrera Artzaduna (Beasain, Gipuzkoa, 1742ko abenduaren 25a - ? ) arkitektoa zen. Martin Carrera Aranburu arkitektoaren semea eta Pedro Carrera Arana arkitektoaren hiloba zen.
[aldatu] Lanak
- Bere aitak, Martin Carrera, hasitako Pasai San Pedroko eliza amaitu zuen.
- Oñatiko Udaletxea egin zuen 1779 eta 1783 bitartean.
- Oñatiko parrokiako dorrea marraztu zuen.
- Arantzazuko eliza eta ostatua.
- Urduñako aduana-etxea.
- Urduñako Andre Mari elizako aurrealdea, sakristia eta armairu eta kaxoiak.
- Zaldibiako parrokielizaren proiektua.
- Gordexolako Pedro Bretonen jauregi batentzako proiektua.