See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Louis-Victor de Broglie - Wikipedia, entziklopedia askea.

Louis-Victor de Broglie

Wikipedia(e)tik

Louis de Broglie
Louis de Broglie

Louis-Victor-Pierre-Raymond, de Broglie-ko 7. dukea, Louis de Broglie moduan ezagunagoa (1892ko abuztuak 15- 1987ko martxoak 19), fisikari frantses eta nobel saridun bat izan zen. Frantziako zientzien akademian betiereko idazkari ere izan zen, Parisen.

[aldatu] Biografia

Dieppen (Itsas Sena) jaio zen, Victor de Broglieko 5. dukearen seme gazteena zelarik. 1960an bere anaia nagusi zen Maurice de Broglieko 6. dukea (fisikaria baita) ondorengorik utzi gabe hil zenean, bera bihurtu zen de Broglieko 7. kondea. Ez zen inoiz ezkondu ezta seme-alabarik eduki ere eta Louveciennesen (Yvelines) hil zenean, bere urruneko lehengusu batek (Victor-François de Broglie) hartu zuen haren noblezia-titulua.

Hasieran, humanitateen bidetik egin zituen ikasketak, bere lehen gradua historian lortu zuelarik. Haatik, geroago -eta ziurrenik bere anaia nagusiaren eraginpean- matematika eta fisikan interesatzen hasi zen. 1914an Lehen Mundu Gerra hasi zenean, bere burua bolondres aurkeztu zuen irrati bidezko komunikazioen garapenerako.

Bere anaia Maurice ez bezala, Louis de Brogliek fisikari teoriko baten pentsamoldea zuen, esperimentalista edo injeniari batena baino. 1924an bere tesi doktorala aurkeztu zuen Recherches sur la théorie des quanta (Ikerkuntzak teoria kuantikoari buruz) non bere elektroien uhinen teoria proposatu zuen, uhin-partikula dualtasunaren materiari buruzko teoria bertan sartzen zelarik. Honen ikerkuntza sakonagoak, de Broglie hipotesia ondorioztatzera eraman zuen higitzen ari den partikula orok elkarturik duen uhin bat du baieztatu zuenean. Honela, uhinen mekanika zeritzon esparru berri bat zabaldu zuen fisikan, materiaren eta argiaren fisika batu zituenean. Lan garrantzitsu honi esker 1929ko fisikako Nobel saria irabazi zuen. Hipotesi honen aplikazio batzuren artean aipagarria da mikroskopio elektronikoaren garapenaren kasua, honi esker, mikroskopio optikoekin alderatuta irudien erresoluzio askoz hobea lortu baitaiteke, elektroien uhin-luzera fotoiena baino laburragoa delako hain zuzen ere.

Beranduago, gaur eguneko mekanika kuantikoa menperatzen duen probabilitateari aurre egiten dion uhinen mekanikarien jatorriari buruzko azalpen bat kaleratu zuen. Teoria hori de Broglie Bohm teoria moduan da ezagutua, 1950ean David Bohmek eginiko ukitu batzuk direla eta.

1924tik 1932ra de Brogliek fisika teorikoa irakatsi zuen Parisko unibertsitatean, zeinetan gai honetako katedraduna izan zen.

1933an egin zuten Frantziako zientzien akademiako kide eta 1942an bihurtu zen bertako betiereko idazkari. 1944ko urriaren 12an aurkeztua izan zen Académie Françaiseko kide izateko, Émile Picard matematikariaren lekua hartzeko, baina, okupazio garaiko akademiako kideen heriotza eta kartzela zigorrak zirela eta, ezin izan zen 20 kideren quorum minimoa bete. Hala ere garaiaren berezitasun eta ez-ohikotasuna kontuan hartuta, aldeko 17 bozkak aintzat hartu eta de Broglie kide egin zen. Akademiaren historiaren gertakizun singular batean, bere anaia Mauricek hartu zuen kide moduan (Maurice 1934an izan zen hautatua). 1945ean Frantziako energia atomikorako komisioan postu bat eman zioten, industria eta zientzia uztartzeko egindako ahalegina eskertu nahiean.

UNESCOk lehen Kalinga saria eman zion 1952an, jakintza zientifikoa zabaltzeko de Broglieren lana aintzat hartuta eta gainera, Londreseko Royal Societyk kide moduan onartu zuen hurrengo urtean. 1961ean Ohorezko legioaren Gurutze Handiaren Zaldunaren titulua hartu zuen. Henri Poincaré institutuan mekanika aplikatua ikertzeko zentru bat ireki zuen, non optika, zibernetika eta energia atomikoaren gaineko ikerkuntza lantzen zen.

[aldatu] Jasotako sariak

[aldatu] Idatzitako lan nagusiak

  • Recherches sur la théorie des quanta (Ikerkuntzak teoria kuantikoaren gainean), Tesia, Paris, 1924.
  • Ondes et mouvements (Uhinak eta mugimendua). Paris: Gauthier-Villars, 1926.
  • Rapport au 5e Conseil de Physique Solvay. Brussels, 1927.
  • La mécanique ondulatoire (Uhinen mekanika). Paris: Gauthier-Villars, 1928.
  • Matière et lumière (Materia eta argia). Paris: Albin Michel, 1937.
  • Une tentative d'interprétation causale et non linéaire de la mécanique ondulatoire: la théorie de la double solution. (Uhinen mekanika ez-lineala: Interpretazio kausal bat) Paris: Gauthier-Villars, 1956.
  • Sur les sentiers de la science (Zientziaren bidezidorrei buruz).
  • Introduction à la nouvelle théorie des particules de M. Jean-Pierre Vigier et de ses collaborateurs. (Partikula elementalen Vigier teoriarako sarrera) Paris: Gauthier-Villars, 1961. Paris: Albin Michel, 1960.
  • Étude critique des bases de l'interprétation actuelle de la mécanique ondulatoire. (Gaur egungo uhinen mekanikaren interpretazioa: Azterketa kritiko bat) Paris: Gauthier-Villars, 1963.
  • Certitudes et incertitudes de la science (Zientziaren ziurtasunak eta ziurgabetasunak). Paris: Albin Michel, 1966.

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -