Larreinetako funikularra
Wikipedia(e)tik
Larreinetako Funikularra Trapagarango herria Zugastietako auzoarekin batzen duen funikularra da. EuskoTren garraio enpresa publikoak kudeatzen du.
1.198 metroko luzeera dauka, eta Trapagaraneko La Escontrillako auzoan du abiapuntua. 1926ko irailaren 15ean inauguratu zen, eta hasieran erabilpen industriala izan bazuen ere (mehategietako langileak garraiatu), gaur egun Zugastietako auzoan bizi diren bizilagunek erabiltzen dute, mehategiak agortu eta gero. 2006ko abenduan Larreinetako funikularrean Creditrans txartela ezarri zen.