Kristal-egitura
Wikipedia(e)tik
Mineralogian eta kristalografian, kristal-egitura kristalek daukaten atomo-antolamendua da. Kristal-egitura baten osagaiak gai bat, modu jakin batean antolatutako atomoen sorta bat eta sareta bat dira. Sareta hiru dimentsioetan modu periodikoan errepikatutako puntuen multzo bat da. Gaiak puntu horien gainean kokatuta daude. Puntuek kutxa txikitxo berdinen multzo baten antzeko zerbait osatzen dute, saretaren espazio osoa betez. Kutxatxo hauei unitate-gelaxka deritze. Unitate-gelaxka baten ertzen luzerari eta haien arteko angeluei saretaren parametroak deritze.
Kristalaren simetriak eta egiturak eragin zuzena daukate kristalaren propietateetan, hala nola segmentazioan, propietate elektronikoetan eta propietate optikoetan.
[aldatu] Kristal-egituren sailkapena beren simetriaren arabera
Kristal bat definitzen duen propietatea bere simetria inherentea da, hau da, zenabit eragiketa egiten direnean kristala ez dela aldatzen. Esaterako, kristala 180 gradu errotatzen bada ardatz jakin baten inguruan, konfigurazio atomikoa jatorrizko konfigurazioaren berdina da. Orduan, kristalak ardatz horren inguruan twofold errotazio-simetria daukala esan ohi da. Horrez gain, kristal batek beste simetria batzuk ere eduki ditzake: ispiluen simetria, translazio-simetria eta simetria konposatuak (aurrekoen konbinazioak). Kristal batean simetria hauek guztiak identifikatuz kristalaren sailkapen zehatza egin daiteke.
[aldatu] Kristal-sistemak
Kristal-sistema (simetria-mota) |
Saretak | |||
triklinikoa | ||||
monoklinikoa | sinplea | oinarrian zentratua | ||
ortorronbikoa | sinplea | oinarrian zentratua | gorputzean zentratua | aurpegian zentratua |
hexagonala | ||||
erronboedrikoa | ||||
tetragonala | sinplea | gorputzean zentratua | ||
kubikoa | sinplea | gorputzean zentratua | aurpegian zentratua | |