Koldo Gil
Wikipedia(e)tik
Koldo Gil Perez (Burlata, Nafarroa, 1978ko urtarrilaren 16) euskal txirrindularia da. Profesionala da 2001a geroztik eta igotzaile ona da.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Koldo Gil Club Ciclista Villavesen hasi zen lasterketa egiten. Ondoren, Caja Ruralekin lasterketa egin zuen amateur kategorian eta Segoviako Itzulia irabazi zuen. 2000. urtean Banestoren talde amateurrak fitxatu zuen eta 2001ean iBanesto.com talde profesionalerako hartu zuten. 2003an Liberty Seguros taldeak fitxatu zuen, baina 2005ean Saunier Duval-Prodir taldera joan zen.
Bere garaipenik garrantzitsuena 2005eko Italiako Giroko 7.etapa izan zen. Etapa garaipena ez ezik, Mendiko maillot berdea lortu zuen ere. Halere, ezin izan zuen maillota defendatu eta urte horretako Giroa utzi behar izan zuen tendinitis baten erruz.
[aldatu] Palmaresa
[aldatu] 2006
- Suitzako Itzuliko seigarren etapa.
- Euskal Bizikletako sailkapen nagusia.
- Euskal Bizikleta lehenengo etapa.
- Euskal Bizikletako laugarren etapako bigarren sektorea.
[aldatu] 2005
- Murtziako Itzuliko sailkapen nagusia.
- Italiako Giroko zazpigarren etapa.
[aldatu] 2004
- Gaztela eta Leongo Itzuliko sailkapen nagusia.
[aldatu] 2002
- Errioxako Itzuliko hirugarren etapa.