See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Kalkutako Teresa - Wikipedia, entziklopedia askea.

Kalkutako Teresa

Wikipedia(e)tik

Kalkutako Teresa, 1988an
Kalkutako Teresa, 1988an

Kalkutako Teresa dohatsua, jaiotzez Agnes Gonxha Bojaxhiu (1910eko abuztuaren 26a -1997ko irailaren 5a) Karitateko Misiolarien kongregazioa sortu zuen moja katolikoa izan zen. 40 urte baino gehiago egin zituen Kalkutan (India) "behartsuen artean behartsuenak" zirenei laguntzen. Horretarako, hainbat harrera etxe, ospitale eta abar antolatu zituen, kaleetan hiltzen ari ziren behartsuak jaso eta zaintzeko. Lan horregatik, 1979an Bakearen Nobel Saria jaso zuen.

[aldatu] Gaztaroa

Albaniar jatorriko familia batean jaio zen Skopjen (gaur egun Mazedoniako hiriburua). Bere aita politikaria zen, albaniarren eskubideen alde lan egiten zuen. Teresa haurra zela hil zen, askoren ustez bere arerioren batek pozoinduta. Teresaren amak bere seme-alabak erlijio katolikoan hezi zituen. Gaztetatik misiolarien historiak entzutea gustatzen zitzaion, eta 12 urte zituenerako beraietakoa izatea erabaki zuen.

18 urte zituela, Loretoko Ahizpen kongregazioan sartu zen Irlandako komentu batean. Ordutik ez zituen gehiago bere ama eta ahizpak ikusiko. Komentu hartan ingelesa ikasten aritu zen buru belarri, moja horiek misio lurraldeetan zituzten ikastetxeetan hizkuntza horretan ematen baitziren klaseak.

1929an Darjeelingera (India) bidali zuten andereño. Bertan egin zituen lehen botoak, eta bere jatorrizko izena utzi eta Teresa izena hartu zuen, misioen zaindari zen Lisieuxeko Teresaren omenez. 1937an Kalkutako ikastetxe batera bidali zuten.

Teresari irakasle izatea gustatzen zitzaion arren, gero eta gehiago arduratzen zen bere inguruan nagusi zen pobreziaz. Bereziki, 1943ko goseteak eragin zuen aldaketa sozialak bere ikuskera aldatu zuen.

[aldatu] Karitateko Misiolariak

Kalkutako Teresa
Kalkutako Teresa

1946ko irailaren 10ean Teresak argi ikusi zuen pobreziaren aurrean zerbait egin behar zuela. 1948an Loretoko Ahizpen kongregazioko habitu luze ederra utzi eta beste zuri bat jantzi zuen, marra urdinekin, geroago bizitza osoan zehar erabiliko zuena. Medikuntzako oinarriak ikasi zituen eta gaixoak eta hil zorian zeudenak laguntzen hasi zen.

1950ean Aulki Santuak Karitateko Misiolariak izeneko kongregazioa osatzeko baimena eman zion. Kongregazioaren helburua gosetiak, etxegabeak, legenardunak eta gizarteak baztertuta zituenak jasotzea zen. 13 mojekin hasi zen kongregazio hau gaur egun mundu guztian zabaldu da, eta 4000 moja baino gehiago ditu. 1952an Teresak "hiltzen zeudenentzako lehen egoitza" zabaldu zuen. Bertan, kalean hiltzen ari zirenak jasotzen zituzten heriotza duina emateko, bakoitzaren erlijioaren arabera.

1960tik aurrera, Karitateko Misiolariek mundu mailako arreta bereganatu zuten. Ordena mundu zabalean hedatu zen, eta aberats askok dohaintzak eskaintzen zituzten. Teresak bere bizitza osoan zehar sekulako ospea izan zuen egiten zuen karitate lanagatik, baina bere egoitzetan erabiltzen zituen zenbait metodok kritika gogorrak sortu zituen; besteak beste, zenbaitzuek hilzorian zeudenak bere egoitzetara eramatea salatzen zioten, gero han ere bertan behera hiltzen .

[aldatu] Gaixotasuna eta heriotza

1983an Erroman zela, bihotzeko atake bat jasan zuen. 1989an izan zuen bigarrena. 1991n neumonia izurrite batek jo zuen eta bihotzeko arazoak gehitu zitzaizkion. Beste gaixotasun larri batzuk ere jasan behar izan zituen, hala nola, malaria, bihotzeko ezker bentrikuluaren akatsa... 1997ko martxoaren 13an ordenako buruzagitza utzi zuen, osasun arazo larriok zirela eta.

Kalkutako artzapezpikuak adierazi zuenez, ospitalean zela exorzismo bat egin zion bere menpeko apaiz batek, Deabruak bereganatuta zeukala uste zutelako.

1997ko irailaren 5ean hil zen, 87 urte bete berritan. Hil zenean mundu zabaleko hainbat agintari eta herritarrek omenaldiak egin zizkioten. Besteak beste, Indiako gobernuak Estatu hiletak antolatu zituen. Eliza Katolikoak beatifikatu egin zuen eta gaur egun santu izateko bidean dago.

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kalkutako Teresa

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -