Juan Maria Lekuona
Wikipedia(e)tik
Juan Maria Lekuona Berasategi (Oiartzun, 1927ko azaroaren 11 - Donostia, 2005eko abenduaren 5) euskal idazle eta apaiza zen.
Teologia ikasketak egin zituen eta apaiztu egin zen. Laster hasi zen idazten, eta "Oianburu" ezizena erabili zuen. Poeta moduan nagusiki nabarmendu den arren, bestelako lanak ere egin zituen. 1987an euskaltzain oso izendatu zuten. Euskaltzale eta euskal ikertzaile-familia ezaguneko kide, nabarmena du ume-umetatik euskaraz izan duen prestaketa. Manuel Lekuona osabaren eragina ere argi asko suma daiteke ilobarengan, ahozko euskal literaturaz egindako ikerketetan.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
Hiru poema-liburu:
- Muga beroak (1973): 1950etik 1972ra arteko ibilbide poetikoaren bilduma dena. Olerkariak egiten duen barne-antolaketa diakronikoa da. liburuak hiru zati ditu: Herenegun (1950): Monorrimoak (errima bakarrekoak) eta isosilabikoak (silaba kopuru berdinekoak) dira gehienak, bertsolarien moldeari jarraitzen diotenak. Gazteko olerkiok Lizardiren, Lauaxetaren eta Orixeren aztarna ere nabari dute. Mindura gaur (1966) da bigarren zatia. Gaiak erabat aldatzen dira, eta olerkigintza sozialak hartzen du tokia. Kristau-existentzialismoaren eragina nabari du. Hondarrean idatzia (1972). Bere kasa ibiltzen ikasi duen olerkari ageri da Lekuona. Hizkuntza landu eta iruditeria propioa erabiltzeko joera du.
- Ilargiaren eskolan (1979): Bi zati ditu: lehena, korapilatsua eta ulertzen zaila; bigarrena, arinagoa, satiraz eta kritikaz gatz-ozpindua, herri-poesian eta herri-antzerkian oinarrituta.
- Mimodramak eta ikonoak (1991): Joxe Migel Barandiaranen eta Jorge Oteizaren eragina nabaria. Poetika definitzen duten ezaugarri nagusiak aurrekoan baino nabariago.
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Poemak
- "Mindura gaur" 1966, Apaiztegia
- "Muga beroak" 1973, Gero
- "Ilargiaren eskolan" 1979, Erein
- "Mimodramak eta ikonoak" 1990, Erein
- "Ibilaldia. Itinerario" 1996, EHU
- "XX. mendeko poesia kaierak - Juan Mari Lekuona" 2000, Susa
[aldatu] Saioak
- "Ahozko euskal literatura" 1982, Erein
- "Ikaskuntzak Euskal Literaturaz (1974-1996)" 1998, Deustuko Unibertsitatea
[aldatu] Antologiak
- "1685eko Kopla Zaharrak" 1992, Eibarko Udala
- "Oiartzungo kantutegia" 1999, Oiartzungo Udala
[aldatu] Biografiak
- "Manuel Lekuona (1894-1987)" 1988, Eusko Jaurlaritza
- "Manuel Lekuona Etxabeguren" 1995, Eusko Ikaskuntza