Jehobaren Lekukoak
Wikipedia(e)tik
Jehobaren Lekukoak elkarte erlijioso kristaua da. Kristau kongregazio milenarista, Charles Taze Russellek (1852-1916) 1875an Pittsburghen sortua. Joseph Franklin Rutherfordek (1869–1942), bigarren presidentea izango zenak, 1931. urtean Jehobaren Lekuko izena jarri zion. Izena ez ezik, honek Russellen doktrina guztia errotik eraldatu zuen.
Gure artean bereziki ezagunak dira atez-ate beren sinismenak zabaltzen dituztelako, Jesukristo itzuli dela eta horren ondorioz Armagedoia eta Mundu Ordena Berri baten atarian gaudela aldarrikatzen dute, batik bat. Ez dute politikan parte hartzen, odol-transfusioak ez dituzte onartzen, ez eta erlijio kutsua eduki dezakeen edozein jai ere (eguberriak, inauteriak, urtemugak, e.a.) Beste erlijio edo sinismen guztiak satanikotzat jotzen dituzte.