See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Jack London - Wikipedia, entziklopedia askea.

Jack London

Wikipedia(e)tik

Jack London Kaliforniako San Frantziskon jaio zen 1876ko urtarrilaren 12an. Giltzurruneko gutxiegitasunak jota 1916ko azaroaren 22an hil zen.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Biografo batzuek Jack Londonen aita William Chainey astrologaria zela pentsatzen dute. Chaney hala ere, maila altuko astrologaria izan zen.

Dena dela, Jack Londonek ez zuen heldua izan arte astrologari horren aitatasunarena jakin. 1897an Chaneyri idatzi zion eta horrek Flora Wellmanekin inoiz ez zela ezkondu eta harekin bizi zen bitartean inpotentea zela ihardetsi zion, eta beraz, ezin izan zen haren aita izan.

Ezkontza gauzatu zenentz ez da inoiz jakin, San Frantziskoko errolda 1906ko lurrikaran erre egin baitzen. Arrazoi berbera zela kausa bere benetako bataiatze izena ez da jakiten. Chaneyk haren gogoetan Flora Wellmani bere emaztea deitzen dio eta Florak ere bere burua Florence Wellman Chaneytzat izan zuen iragarki batean.

Jack London bere burua hezitako gizasemea izan zen. 1883an Ouidaren "Signa" eleberri Biktorianoa irakurri zuen. Eleberri hartan operagile ospetsu bilakatutako Italiako nekazari baten bizitza aipatzen da. Jackek hori bere idazlea izateko grinaren hasieratzat hartu zuen. 1889an eskolan amaitu ostean latak egiteko Hickmott lantegian hamabi-hamazortzi orduko laneko txandak egiten hasi zen. Lan neketsu horretatik ateratzeko nahian Jennie Prentiss amaordeari dirua maileguan hartu zion eta Razzle-Dazzle untzia French Frank deritzon ostra piratari erosi zion. Eta segituan bera ere ostra pirata bilakatu zen. Hilabete batzuk pasa eta gero, hala ere, untziak konponezinezko kalteak izan zituen, orduan lege aldera pasatu zen eta Kaliforniako arrantza patruilan sartu zen.

1893an "Sophia Sutherland" bela untzian izena eman eta Japonia aldera abiatu zen. Itzultzean herria kinka larrian zegoen eta Oakland grebetan murgilduta zegoen. Lan latz batzuk izan zituen: errota batean eta argindar lantegi batean adibidez. Orduan Kellyren armadaren bazkide bilakatu eta ehiztari joan zen.

1894an alperkeria zela kausa Buffaloko Erie konterriko espetxean sartu zen hogeitamar egunez.

1895ean Oaklandeko liburutegi publikoa eta Coolbrith liburutegizaina ezaigutu zituen (gero Kaliforniako lehen olerkari izendatu ziotena eta San Frantziskoko idazlerik garrantzitsuenetako bat).

Eskale, marinel eta Kelly armadako bazkide izan ostean Oaklandera itzuli zen eta hango unibertsitatean sartu zen. Hor "The aegis" literaturari buruzko aldizkarian artikulu batzuk idatzi zituen.

Jack London Kaliforniako unibertsitatera joateko irrikitan zegoen eta 1896an, udan asko ikasi eta gero, sartu ere sartu zen. Hala ere, diru kontua zela eta 1897an joateari utzi behar izan zion eta inoiz ez zuen bukatu.

Bere bizitza osoan zehar London kultur anitzako laguna izan zen eta 15.000 liburu ale izan zituen.

[aldatu] Bere karrera literarioaren hasiera (1898-1900)

1897ko uztailaren 25ean Londonek Klondikeko urre bilatzeko karreran esku hartu nahi izan zuen eta haraino nabigatu zuen. Han bere lehenengo istorio arrakastatsuak idatzi zituen. Jack Oakland utzi zuenean lanearen etikan sinisle bat zen eta sozialista itzuli zen. Hor laneko tranpari ihes egiteko abagune bakarra heziketan eta bere "burmuina saltzean" zetzala ebatzi zuen. Idazketa lana edo negoziotzat hartu zuen; txirotasunetik ateratzeko eta aldiberean aberatsak haien joku propioan kolpatzeko aukera bakarra.

Oaklandera, 1898an, itzuli zenean ospetsu bilakatzeko bere burruka pertsonala hasi zen. Burruka hori, Martin Eden, haren eleberrian kontatu zuen. Argitaratutako bere lehenengo istorioa "To the Man On Trail" izan zen. Overland Monthly aldizkariak 5 dolar besterik eskeini zituenean eta gainera motel-motel ordainduz idazteari uztear egon zen. Hala ere, Black Cat, beste aldizkari batek "A thousand deaths" beste istorio baten truke 40 dolar ordaindu zizkion.

Jack Londonek oso zori ona izan zuen, idazten hasi zenean, merkeago argitaratzeko teknologia berriak sortzen ari baitziren. Honek merkatu zabal bat hedatu zuen eta jendea aldiberean erakarri zuen. Atlantic Monthly aldizkariaren lehenengo aleak Londonen "An odyssey to the North" istorioa argitaratu zuen. 1900ean 2.500 dolar irabazi zituen gaur egunean 50.000 dolar izango zirenak. Bere karrera literarioa erro finkoak zituen zegoeneko.

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Ipuinak

  • "To Build a Fire" (1908).

[aldatu] Eleberriak

  • "The Call of the Wild" (1903).
  • "The Sea-Wolf" (1904).
  • "White Fang" (1906).
  • "The Iron Heel" (1908).
  • "Martin Eden" (1909).

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -