Intsulina
Wikipedia(e)tik
Intsulina (latineko insulatik, "iuhartea") 51 aminoazidoz osaturiko hormona polipeptidiko bat da. Pankreako Langerhansen uhartetxoetako beta zelulek jariatzen dute, aitzindari ez aktibo moduan (prointsulina). Hau Golgiren aparatura igarotzen da eta bertan eraldatu egiten da, zati bat ezabatuz eta geratzen diren bi zatiak lotura disulfuro bidez elkartuz.
Frederick Grant Bantingek, Charles Bestek, James Collipek eta J.J.R. Macleodek, Torontoko Unibertsitatekoek (Kanada), 1922an aurkitu zuten intsulina. Banting doktoreak Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen hormona honen aurkikuntzagatik.
Metabolismoari elikagaiak aprobetxatzen laguntzen dio, batez ere karbohidratoen anabolismoarekin. Intsulina-gabeziak diabetea eragiten du eta gehiegi izateak, berriz, hiperintsulinismoa eta hipogluzemia.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |