Gene
Wikipedia(e)tik
Genea azido nukleiko baten (ADN edo ARN) atal bat da, RNA produktu bat era kontrolatu batean sortzeko beharrezkoa den informazioa duena.
[aldatu] Ezaugarriak
Kromosoma bakoitzak informazio jakin bat du. Izan ere, ez dira denak tamaina berekoak. Baina informazio hori ez dugu oraindik guztiz ulertzen. Badira zati handiak informazio erabilgarririk ez dutenak edo guk interpretatzeko modukoak ez direnak.
Dena dela, jakina da beste zati askok proteinak osatzeko kodea gordetzen dutela. Proteina bat kodetzen duen kromosoma zatiari gene deritzo. Zelulak une bakoitzean behar duen proteina sintetizatzeko, beraz, gene egokiaren informazioa irakurri eta erribosometara bidaltzen du. Hortik abiatuta erribosomak osatuko du proteina. Prozesu horri genearen adierazpena deritzo.
Teoria oso sinplea bada ere, genea adierazteak urrats konplexuak ekartzen ditu. Gene bat ez da beti kromosomaren zati bakarra izaten. Askotan, informaziorik gabeko zatiak dituzte tartekatuta. Gainera, hainbeste informazioren artean gene egokia bilatzea oso lan geometriko zaila suertatzen zaigu. Zientzialarien ustez, kromosomen hiru dimentsioko egitura zehazki jakitea ezinbestekoa da prozesua ulertzeko.
Bestalde, generik kodetzen ez duten genomaren zatia ere handia da. Horri ADN-zaborra deitu izan zaio. Baina zati horrek betetzen dituen beste funtzio batzuk ere aurkitzen dira tarteka.
[aldatu] Organismo batzuen gene kopuruak
Organismoa | Gene kopurua | pase pareak |
---|---|---|
Landareak | <50000 | <1011 |
Gizakiak | 23000 | 3 × 109 |
Euliak | 12000 | 1,6 × 108 |
Onddoak | 6000 | 1,3 × 107 |
Bakterioak | 500-6000 | 5 × 105 - 107 |
Mycoplasma genitalium | 500 | 580.000 |
DNA birusak | 10-300 | 5.000 - 800.000 |
RNA birusak | 1-25 | 1.000 - 23.000 |
Biroideak | 0-1 | ~500 |
Prioiak | 0 | 0 |