Francisco Navarro Villoslada
Wikipedia(e)tik
Francisco Navarro Villoslada, (Viana, 1818ko urriaren 9 - Viana, 1895eko abuztuaren 29) erdaraz idatzi zuen idazle nafarra zen.
[aldatu] Biografia
Filosofia eta teologia ikasi zuen Donejakue Unibertsitatean eta zuzenbidea Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 1840an La Gaceta egunkarian egin zuen lan eta Arabako Gobernu Zibilaren idazkaria. Gero Gobernazio Ministerioan ofizial bihurtu zen.
Egunkari askotan lagundu zuen:
- El Correo Nacional (1838-1839),
- El Español (1845-1847),
- El Padre Cobos (1854-1855),
- Semanario Pintoresco (1846), non zuzendaria izan zen
- El Siglo Pintoresco (1845-1847),
- La España (1848),
- El Parlamento,
- La Fe eta
- La Ilustración Católica.
1860an El Pensamiento Español egunkaria sortu zuen, tradizionalismo kristauaren aldekoa. Partido Tradicionalistaren diputatu eta senataria izan zen eta 1871an Borboiko Karlos Maria Isidroren idazkaria.
[aldatu] Bibliografia
- Amaya o los vascos en el siglo VIII (1879).
- El ante-cristo.
- El caballero sin nombre.
- Compendio de la vida de San Alfonso María de Ligorio.
- La dama del Rey.
- Doña Blanca de Navarra, crónica del siglo XV (1847).
- Doña Urraca de Castilla (1849).
- Los encantos de la voz.
- Historia de muchos Pepes.
- Luchana.
- La mujer de Navarra.
- La Princesa de Viana.