Fars
Wikipedia(e)tik
Fars Irango 30 probintzietako bat da. Bere hiriburua Shiraz da. Herrialdearen hegoaldean kokatua, 122.400 km2-ko azalera dauka, eta 1996ko datuen arabera, 3,8 milioi biztanle dauzka. Probintziak daukan biztanleriaren %42a nekazal guneetan bizi da, gainerakoa hirietan bizi delarik.
[aldatu] Geografia eta klima
Zagros mendiek, Farseko probintzia bi gune geografiko desberdinetan banatzen dute. Mendikate hau, ipar-mendebaldetik, hego-ekialdera hedatzen da. Farseko probintzia bestalde, honako konderrietan banaturik dago: Estahban, Abadeh, Eqleed, Bovanat, Jahrum, Darab, Sepidan, Shiraz, Fasa, Firouzabad, Kazeroon, Lar, Lamerd, Marvdasht, Mamasani, Khonj and Nayreez.
Hiru gune klimatiko desberdindu daitezke Farseko probintzian. Iparraldeko gune menditsuak, negu moderatuak eta uda epelak dauzka. Erdialdeko guneak, negu euritsuagoak, eta uda lehorragoak izaten ditu. Eta hegoaldeko guneak, negu moderatuak eta uda oso beroak izaten ditu. Shirazeko bataz-besteko tenperatura 16,8ºC-takoa da eta 4,7ºC eta 29,2ºC artean ibiltzen da urtean zehar.
[aldatu] Ikus, gainera
Artikulu hau Irango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |