Fanderia
Wikipedia(e)tik
Fanderia |
|
---|---|
Herria | Errenteria |
Koordenatuak: | Koordenatuak: |
Fanderia Errenteriako auzo berrienetarikoa da. Agustinak eta Gabierrota auzoen artean kokatzen da, azken honetaz Oiartzun ibaiagatik bereiziz.
Auzo honen eraikuntzak polemika handia sortu zuen Errenterian 1990eko hamarkadako bigarren erdialdean, Fanderia Errenteriako erdialdetik hurbil geratzen zen berdegune bakarra zelako, ibaiaren ondoan zelaiak zeudelarik. Hori dela eta, Fanderia herri parkea lelopean mobilizazio ugari egin zen herri honetan. Gaur egun, auzo honetan kirol instalazio ugari (piszina, frontoia, etab.), Oiartzuneraino doan bidegorria eta Ertzaintzaren koartela daude.
Errenteriako auzoak | ||
---|---|---|
Agustinak • Alaberga • Errenteriako Bentak • Beraun • Erdialdea • Fanderia • Gabierrota • Galtzaraborda • Gaztaño • Iztieta • Kaputxinoak • Lartzabal • Listorreta • Markola • Ondartxo • Perurena • Pontika • Ugarritze • Zamalbide |