Euskal Ezkerra
Wikipedia(e)tik
Euskal Ezkerra (EuE) 1993n Euskadiko Ezkerrako hainbat kidek sortutako alderdia izan zen.
EEko kide gehienek PSE-EErekin bat egitea onartu zutenean, kongresuan galtzaile izan zen Auñamendi sektoreak EEtik ateratzea erabaki zuen, eta Euskal Ezkerra alderdia sortu zuten.
EuEn EEko sektorerik abertzaleena bildu zen, hauetarik asko EEko hautetsi eta alderdiaren zuzendaritzako kideak; Martin Auzmendi, Patxi Baztarrika, Xabier Gurrutxaga eta Kepa Aulestia haien artean.
1993ko hauteskundeetara aurkeztu ziren Eusko Alkartasunarekin batera, baina emaitzak ez ziren izan EE eta EAren bozen baturagatik espero zirenak. Izane ere, EAk 1989n izan zituenak baino boz gutxiago lortu zituzten, EAk Espainiako Kongresuan zituen bi ordezkarietatik bat galdu zuelarik.
Emaitzek koalizioa desegitera bultzatu zuten, eta EuE handik gutxira desegin zen.