Euskadiko Partidu Komunista
Wikipedia(e)tik
Euskadiko Partidu Komunista (PCE-EPK) Hego Euskal Herriko alderdi komunista bat da. Espainiako Alderdi Komunistaren parte da.
EPKren gazte erakundea Gazte Komunistak dira. Hauteskunde mailan, EPK-k Ezker Batua-Berdeak eta Nafarroako Ezker Batuaren baitan parte hartzen du. Sindikatuetan, berriz, bere erreferentzia Langile Komisioak (CC.OO.) dira.
EPK-k bere burua marxista-iraultzailetzat jotzen du. Era berean, EPK alderdi "nazionala, klasekoa, laikoa eta errepublikarra" da, bere hitzetan.
2005eko bere azken kongresuan, Isabel Salud aukeratu zuten alderdiko idazkari orokorra.