Desertu Txikia
Wikipedia(e)tik
Desertu Txikia Zarauzko hondartzaren ekialdeko aldean kokatuta dagoen hareazko eremua da. Duna moduko hareazko mendiz osatua dago eta itsas pasealekua bere hegoaldetik zeharkatzen du. Mendilauta auzoan kokatua, besteak beste, Aiala jauregian dagoen Argiñano Jatetxe-Hotela bertan dago.
Pro Surf Zarautz Munduko Surf Txapelketa ospatzen denean, bertan kokatzen dira instalakuntza guztiak.