Dazita
Wikipedia(e)tik
Dazita | ? | ||
Arroka igneoa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Plagioklasa Biotita Hornblenda Augita Enstatita |
Dazita silika ugari duen arroka igneo bolkaniko bat da. Andesita eta erriolitaren arteko konposaketa du eta anesita bezala batez ere plagioklasaz osatua dago, biotita, hornblenda, augita eta enstatita izan ohi ditu.
Ehundura afanitikotik porfirikora du, batez ere kuartzoa duelarik fenokristal borobilduen moduan. Kuartzoaren eta feldespatoaren proportzio erlatiboa QAPF diagraman agertzen dira.
Plagioklasa oligoklasatik andesina edo labradoritara joan daiteke eta askotan oso zonatuak izaten dira. Sanidina dazita batzuetan agertzen da eta horrek erriloitetarainoko trantsizioak sortzen ditu. Biotita agertzen dena marroia da, augita berdea eta hornblenda arroitik berde-marroira.