CMYK kolore
Wikipedia(e)tik
CMYK kolore sistema, bere ingelesezko Cyan-Magenta-Yellow-Black akronimotik dator (zian, magenta, horia eta beltza euskaraz, eta beraz ZMHB akronimoa izango litzateke baliokidea).
Kolore sistema honetan kolore primarioak batzen dira. Guztiak aldi berean batzerakoan beltza lortzen da eta bakoitza beste batekin batzerakoan RGB kolore sistemako koloreak lortzen dira.
Inprentako lanetan erabiltzen den sistema da, eta beltza lortzea ezinezkotzat jotzen denez tinta beltza zuzenean erabiltzen da, kuatrikomia eredu gisa ulertzen dena sortuz.