Aneto
Wikipedia(e)tik
|
||||
---|---|---|---|---|
Anetoko gailurra Koronasetik ikusita. |
||||
Garaiera | 3.404 m | |||
Koordenatuak | Koordenatuak: | |||
Mendilerroa | Pirinioak | |||
Lehen igoera | 1842ko uztailaren 20a | |||
Ohiko bidea | Rencluso edo Koronasetik | |||
[[Irudi:{{{mapa}}}|200px]] |
Aneto mendia, Pirinioetako gailur nagusia da 3.404 metrotako garaierarekin. Halaber, Espainiako hirugarren tontorrik altuena da, Teide eta Mulhacen ondoren.
Maladetako mazizoan kokatzen da, Benasqueko bailaran, Huescako probintzian (Aragoi). Dagoen kokalekua Posets-Maladeta parke nazionala da.
Eduki-taula |
[aldatu] Lehen igoera
Anetoko lehen igoera 1842ko uztailaren 20an izan zen Platon de Tchihatcheff eta Albert de Franquevilleren eskutik, bata militar errusiarra eta bestea botaniko normandiarra. Lehen eski igorea Robach y La Falissek 1904ko apirilak 8an lortu zuten. Igo zen lehen emakumea Marshall andrea izan zen 1848ko uztailaren 14an.
[aldatu] Glaziarrak
Anetoko iparrean Pirinioetako glaziarrik haundiena aurkitu dezakegu, 100 hektarearekin 2.810 metrotik gora.
[aldatu] Igoerako bideak
Normalean bi bide erabiltzen dira Anetoko gailurrera heltzeko:
- Bide arrunta (Renclusatik).
- Koronasetik (Koronaseko iboietatik).