Ameriketarako Alternatiba Bolibartarra
Wikipedia(e)tik
Ameriketarako Alternatiba Bolibartarra edo ALBA (jatorrizko izena, gaztelaniaz: Alternativa Bolivariana para los Pueblos de Nuestra América) Hugo Chavez eta Fidel Castrok 2004ko abenduaren 14an sinatutako ituna da. ALCAren (gaztelaniazko "Area de Libre Comercio para las Americas", Ameriketarako Merkataritzako Askeko Eskuladea) itun alternatibo gisa sinatu da, hau neoliberalismo gogorrago baten bultzatzaile baino ez dela estimatzeagatik, herrien menpekotasunaren eragile. Honen kontra, herrien garapen independientean eta osagarritasun ekonomikoan oinarritutako ituna da.
Helburua, Latinoamerikako herriak zilegiago, kultoago, partehartzaileago eta elkartasun handiagoko gizarteetan eraldatzean datza. Beraz, merkataritza kriterio soiletatik hurruntzen da bizibaldintza hobeak eskuratzeko prozesu integral baten beharra aldarrikatzen duelarik.