Zenbaketaren oinarriak
Wikipedia(e)tik
Zenbaketaren oinarriak multzo bati dagokion kardinala egokitzera garamatzan abstrakzio prozesuan datza. Gelman eta Gallistel izan ziren, 1978an, umeek prozesu horretan bete behar dituzten 5 garapen-aldiak enuntziatu zituzten lehenak.
Eduki-taula |
[aldatu] Bana-banako korrespondentziaren edo korrespondentzia biunibokoaren oinarria
Bi azpi prozesuen koordinaketa eskatzen du: partiketa eta etiketaketa.
- Partiketa zenbatu nahi dugun objektuak bi multzotan banatzeko gaitasuna dugu, horrela objektuak “zenbatuak” ala “ez zenbatuak” taldeetan banatuko ditugu. Partiketa objektua seinalatu eta alboratzean ala gogoratzean gauzatu ohi dugu.
- Etiketaketan umeek multzoko elementu bakoitzari kardinal bat egokitzen diote orden egonkorraren multzoaren araberako kardinala, hain zuzen ere.
Honako gaitasun hau umeek bi urtekin hasten dira bereganatzen, hasiera batean etiketaketan akatsak ematen badira ere.
[aldatu] Orden egonkorraren oinarria
Multzo bateko elementuei egokitu behar zaizkion etiketek sekuentzia egonkorra osatu behar dute eta edozein momentutan errepikatu ahal izango dira umeak, zenbaketa prozesuan, aurrera egin dezan. Honako oinarri hau hiruzpalau urteekin lortu ohi da eta garapen-aldi desberdinetan lortzen da: hasieran etiketak zorizko ordenen egokitzen dira, 3, 6, 4, 8, 21… esaterako, ondoren zerrenda osoa ez bada ere orden gorakorrean aipatzen dituzte 1, 3, 7, 9, 13… Garapen-aldi aurreratuago batean sekuentziak modu egokiz eta edonondik has ditzakete, 13, 14, 15, 16, 17…
[aldatu] Kardinalitatearen oinarria
Gaitasun honen bitartez umeak kardinalen zerrendako azkena berezitzat eta multzoaren adierazgarritzat joko du. Gelman eta Gallistelen arabera oinarri hau eskuratua izango du umeak:
- Zenbaketaren azkeneko etiketa errepikatzen duenean
- Zenbaketaren azkeneko etiketa indar bereziaz ahoskatzen duenean
- Sekuentzia bukatu ondoren azkeneko etiketa errepikatzen duenean
Aipatzen ari garen autoreek Kardinalitatea bi urte eta zazpi hilabeteekin lortzen dela diote Bana-banako korrespondentziaren eta Orden egonkorraren gaitasunak eskuratu ondoren. Beste autore batzuentzako, berriz, mailaz mailako prozesua litzateke eta 5 urte bete arte ez litzateke eskuratuko.
[aldatu] Abstrakzio oinarria
Gaitasun honek aurreko hiru oinarriak (bana-banako korrespondentzia, orden egonkorrarena eta kardinalitatearena, alegia) edozein multzotara aplikatzean datza, nahi deneko heterogeneotasun dutela multzoko elementu horiek. Beraz elementuak benetazkoak ala irudizkoak izan daitezke eta nahi den tamaina, kolore edota tanketakoak. Umearentzako, gaitasuna eskuratua badu “gauzak” izango dira, zenbatu daitezkeen “gauzak” alegia. Nonbait hiru urterekin eskuratzen omen da.
[aldatu] Ordenaren garrantzi ezaren oinarria
Zenbaketaren ordena garrantzirik ez duela konturatzean eskuratuko du umeak honako gaitasun hau. Zera jakingo du:
- Zenbatutako elementua errealitatearen objektua dela eta ez bata edo bia
- Etiketak zoriz eta hautazko eran egokitzen dira zenbatutako elementuei
- Bukaeran multzoko kardinala lortu daitekeela edozein dela zenbaketan jarraitutako ordena
Honako gaitasun hau bereganatua izango du umeak baldin eta elementuak zoriz aukeratuta zenbatzeko gai baldin bada, hau da, elementuak ordenarik gabe aukera litzatekeenean eta, bataz beste, lau urteren inguruan lortuko luke.
Aipaturiko gaitasunak Haur Hezkuntzaren bukaerarako osatu beharko lirateke eta eragiketa matematikoak eta zenbakien kokapenaren araberako balorearen kontzeptuak bereganatu ahal izateko oinarrian daude. Ume gehienek gaitasunok modu ez formalean bereganatzen dituzte euren ohiko ingurune sozialetan.
Gaitasunok sei urteekin bereganatu ez dituenak laguntza berezia beharko luke.