Yokohama
Wikipedia(e)tik
Yokohama (japonieraz 横浜市) Kanagawako prefekturako hiriburua da. Tokioren atzetik Japoniako hiririk handiena da, 3,6 miloi biztanle baititu 437,38 km²tan. Kawasaki eta Tokiorekin batera, Japoniako metropoli gune handiena osatzen du, munduko populatuena.
Honshu irlaren hegoaldeko kostaldean kokatuta, ezaguna da bere arrain aniztasunarengatik. Portua zela eta, Yokohama azkar garatu zen XIX. mendean Japoniako isolazionismoa amaitu zenean. Gaur egun, herrialdeko porturik garrantzitsuenetakoa dauka. Horretaz gain, siderurgia, ibilgailu-lantegiak eta ontziolak ere baditu.
Artikulu hau Japoniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |