Walt Whitman
Wikipedia(e)tik
Walt Whitman (Long Island, New York, 1819ko maiatzaren 31 - Camden, New Jersey, 1892ko martxoaren 26) poeta estatubatuarrik handienetzat jotzen da.
Bere lan nagusiak, "Leaves of Grass" ("Belar hostoak") ataletan banatzen dena, poesia garaikidearen zati handi batean du eragina, Ernst Staedler, Ezra Pound, Pablo Neruda, Jorge Luis Borges, Federico Garcia Lorca edo Allen Ginsbergrengan adibidez.
Bere estilo liriko edo epikoak (poetiko-narratiboa), lerro luzeekoak eta paralelismo askorekin, bibliako salmak ekartze ditu gogora, baina gai originalagoekin. Walt Whitmanek optimismoz abesten dio askatasunari, sexualitateari, dogma eta arauik gabeko espiritualitate bati, beste izakiekiko batasunari, demokraziari, bizitza malkartsu eta lan gogorrari, garapenari eta bere aberrari, aipatutako guztia posible den lurraldea. Lan askotan bere homosexualitateari egin zion erreferentzia.
[aldatu] Bibliografia
- 1855 Leaves of Grass — 12 olerki
- 1856 Leaves of Grass — 32 olerki
- 1860 Leaves of Grass — 178 olerki
- 1865 Drum-Taps
- 1865–1866 Sequel to Drum-Taps
- 1867 Leaves of Grass — 6 olerki
- 1871–72 Leaves of Grass — 74 olerki
- 1881–82 Leaves of Grass — 293 oelrki
- 1891–92 Leaves of Grass — Olerki berririk ez