Toraxeko aorta
Wikipedia(e)tik
Toraxeko aorta arteria handiaren goiko zatia da. Bihotzaren ezkerreko bentrikulutik ateratzen da, balbula aortikoaren zulotik zehazki, eta diafragmatik behera abdomeneko aorta bihurtzen da.
Bertatik ateratzen dira lepo, buru eta besoetarantz doazen arteriak (enbor brakio-zefalikoa).
Barne hartzen ditu aortaren hiru zati hauek:
- Goranzko aorta: Balbula aortikotik hasi eta aorta-arkuan amaitzen da. 5 zm. inguruko luzera dauka.
- Aorta-arkua: Goranzko aortan hasi eta beheranzko aortan amaitzen da. Ezker eta eskuineko enbor brakio-zefalikoetan banatzen da.
- Beheranzko aortaren goiko zatia: Aorta-arkuan hasi eta diafragman amaitzen da.