Togo
Wikipedia(e)tik
Togoko Errepublika République Togolaise |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Salut à toi, pays de nos aïeux ( Agurtzen zaitugu, aintzinakoen herrialdea ) |
|||||
Ereserkia: Travail, Liberté, Patrie Lana, Askatasuna eta Aberria' |
|||||
Hiriburua | Lomé 6_7_N_1_13_E_ 6° 7' N 1° 13' E |
||||
Hiri handiena | Lomé | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Frantsesa | ||||
Gobernua
Presidentea
|
Errepublika Faure Eyadéma |
||||
Independentzia Frantziaren ardurapetik |
1960 Apirilaren 27 | ||||
Eremua - Guztira - ur % |
56.785 km² (122.) 4.2 |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2006) - Errolda () - Dentsitatea |
5.548.702 (108.) 95 biztanle/km² ([[Estatuen zerrenda biztanle dentsitatearen arabera|]]) |
||||
Dirua | Franko CFA (XOF ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +0) Ez (UTC +0) |
||||
Interneteko domeinua | .tg | ||||
Telefono aurrezenbakia | +228 |
||||
Herritarra | togoar | ||||
Togoko Errepublika Afrikako mendebaldean dagoen herrialdea da.
Lome da hiriburu eta hiri nagusia.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Bere mugakideak honako hauek dira: Ghana mendebaldean, Benin ekialdean eta Burkina Faso iparraldean. Hegoaldean kostako eremu txiki bat du, Gineako golkoan.
[aldatu] Historia
1918ra arte Alemaniaren kolonia izan zen. Lehenengo Mundu Gerraren ostean Frantziak bereganatu zuen, harik eta 1960ko apirilaren 27an independentzia lortu zuen arte, Sylvanus Olimpyo presidentearen buruzagitzapean.
1967ko urtarrilaren 13an militarrek estatu kolpea eman zuten, eta Gnassingbe Eyadema izendatu zuten presidente 2005era arte. Aro horretan militarren boterea ukaezina izan da, nahiz eta formalki alderdi anitzeko demokraziaren itxura eman. Eyademak boterea bere semeari utzi nahi izan zion hiltzean, baina barneko eta kanpoko presioen ondorioz hauteskundeak deitu behar izan zituen. Hala ere, bere seme Faure Eyademak irabazi zituen, nahiz eta oposizioak eta atzerriko begiraleek hauteskunde horien garbitasuna zalantzan jarri.
[aldatu] Demografia
2006an Togok 5.548.702 biztanle zituen. Horietatik %99 beltzak ziren, eta gainerakoak Europako jatorrikoa edo europarren ondorengoak. Frantsesa da hizkuntza ofiziala. Bizi itxaropena 57 urtetakoa da. %60a dago alfabetatuta. Emakumeko haur kopurua 4.96koa da, eta kalkuloen arabera populazio osoaren %4a HIESaz kutsatuta dago.
40 talde etniko daude Togon, garrantzitsuenak eweak (%46) iparraldean eta kabreak (%22) hegoaldean dira. Hauek biak gatazka gogorrak izan ohi dituzte elkarren artean.
Nazio Batuen Erakundeak kaleratutako Giza Garapenaren Indizean, Togo nahiko atzean ageri da, 139. postuan, 173tik. Indize honek bizi itxaropena, barne produktu gordina eta eskolaratze tasa neurtzen ditu.
[aldatu] Ekonomia
Nekazaritzan oinarritutako biziraupeneko ekonomia dauka. Sektore honetan lan egiten du biztanleriaren %60ak, eta BPGaren %41a osatzen du. Kafea, kakaoa eta kotoia dira produktu garrantzitsuenak; azken hau gehienbat esportatzeko produzitzen da.
Merkataritza Lome hiriburuan kokatzen da nagusiki, Burkina Faso, Niger eta Malirako esportazio eta inportazio guztiak bertako portutik egiten baitira. Meatzaritzan, fosfatoak oso garrantzitsuak dira, 60 milioi tonako erreserbak baitaude.
Gaur egun kanpo zor garrantzitsua dauka, 1970eko hamarkadan hasitako industrializazio prozesuaren ondorioz. Europako Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek abiaturiko kanpo zorra barkatzeko programaren eraginaren zain aurkitzen da.
Afrikako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
Iparraldeko Afrika |
Aljeria • Egipto • Libia • Maroko • Mendebaldeko Sahara • Sudan • Tunisia | Mendebaldeko Afrika |
Benin • Burkina Faso • Boli Kosta • Cabo Verde • Gambia • Ghana • Ginea • Ginea Bissau • Liberia • Mali • Mauritania • Niger • Nigeria • Senegal • Sierra Leona • Togo |
Erdialdeko Afrika |
Angola • Afrika Erdiko Errepublika • Ekuatore Ginea • Gabon • Kamerun • Kongoko Errepublika • Kongoko Errepublika Demokratikoa • Sao Tome eta Principe • Txad | Ekialdeko Afrika |
Burundi • Djibuti • Eritrea • Etiopia • Kenya • Komoreak • Madagaskar • Malawi • Maurizio • Mozambike • Ruanda • Seychelleak • Somalia • Tanzania • Uganda • Zambia • Zimbawe |
Hegoaldeko Afrika |
Botswana • Hego Afrika • Lesotho • Namibia • Swazilandia | Menpeko lurraldeak eta bestelakoak: |
Erresuma Batua: Santa Helena • Espainia: Kanariar Uharteak • Melilla • Zeuta • Frantzia: Mayotte • Réunion • Portugal: Madeira |