Teknokrazia
Wikipedia(e)tik
Gobernu motak |
---|
|
Politika saila |
Teknokrazia grekozko "tekno" (teknologia edota espezializazioa) eta "krazia"ren (boterea) eratorria da. Ekonomiako, administrazioko... tekniko edo aditu batek agintzen duen gobernuari deritzo, zeinak konponbide teknikoak eta eragileak bilatzen ditu, beste kontsiderazio ideologiko, politiko edo sozialen gainetik. Historiako lehen teknokrazia Platonen errepublikako jakintsuen gobernua izen zen.
Gehiengoa azpian hartuz klase jakin baten agintea adierazten duten beste hitz batzu bezala, gaur egun teknokrazia terminoa isekarako eta salatzeko erabiltzen da. 80. eta 90. hamarkadetan teknokrazia sortu eta zabaldu egin zen munduan zehar, honekin batera pobrezia eta aberastasunaren banaketa bidegabea handituz, hortik bere zentzu negatiboa. Gobernuetako korronte teknokratekin herriaren errepresentazio txikiago bat nahi izaten dute eta klase boteretsuenen, herri "ezjakina" bideratu behar duten "jakintsuak", autoritarismoa.
Nazioarteko Diru Funtsa, Merkataritza Erakunde Mundiala, Europako Komisioa... demokratikoki aukeratua izan ez den eta erabaki garrantzitsuak hartzen dituen edozein erakunde sistema teknokratikotzat jotzen da.