Sui dinastia
Wikipedia(e)tik
Sui dinastiak 581etik 617ra Txina osoa berbatu zuen dinastia izan zen.
581an Yang Jian iparraldeko Zhou dinastiako generalak boterea eskuratu eta Sui dinastia ezarri zuen. Zortzi urte geroago, 589an hauek hegoaldeko Chen dinastia garaitu eta iparraldea eta hegoaldea berbatu zuten.
Garai honetan Kanal Handia eta Txinako Harresia eraiki ziren. Budismoaren aldeko hautua egin zen.
604an Yang Guangek bere aita ordezkatu zuen, eta insurgentzia militarrak egon ziren. 617an Sui dinastiako bigarren enperadorea erail zuten eta Tang dinastia ezarri zen.